Arantza Urquijo: "Bilobarekin euskaraz egitea espero dut egunen batean"
-Noiztik zaude Maizpiden?
Urrian etorri nintzen hona eta ekainera arte egon nintzen. Bi hilabete pasa ditut oporretan eta astelehen honetan etorri naiz berriro, gabonak arte.
-Zerk ekarri zintuen barnetegira euskara ikastera?
Betidanik ikasi nahi izan dut euskara. Txikitan erabiltzen nuen, baina amamarekin bakarrik; eskolan, Durangon, ezer ez, Frankoren garaian izan bainintzen. Italian bizi naiz orain dela 40 urte eta dena ahaztu dut. Nire alabek ez dakite, nik ez nekielako. Baina egun batean, nire bilobarekin bai, euskaraz egitea espero dut.
- Lea más: Se cambian vacaciones por saber euskera
-Pandemia dela eta, dudatan izan al zinen etortzeko?
Ez nuen pentsatu ere egin. Hau da nire aukera; turismoan lan egiten dudanez, momentu honetan langabe nago, bestela ez zen posible izango. Hasieran, beldur apur bat nuen, baina segurtasun neurriak ikusi nituen eta animatu nintzen.
-Gomendioren bat emango al zenieke Maizpidera etortzen pentsatzen ari direnei?
Ikasi nahi baduzu, horrelako leku batetara etortzea hobea dela deritzot. Barnetegia delako baina, batez ere, Lazkaon, Goierrin dagoelako. Hemen denok euskaraz egiten dute, dendetan, tabernetan eta abar. Beno, nire kasuan, tradizioa ere bada; neba zaharrena, duela 35 urte egon zen hemen, nire iloba pasa den urtean eta oraingo honetan, ni ere bai.
Más en Sociedad
-
“En 50 años de historia, en Gureak nunca hemos perdido el foco de quiénes somos”
-
“Me dijeron: 'Ven al hospital, que te puedes morir'”
-
1.440 mujeres fueron agredidas en Euskadi en el primer trimestre, un 5% menos que en 2024
-
Salud valora que Osakidetza "funcionó de maravilla" durante el apagón del pasado lunes