- Alacanteko Denia herrian narkotrafikatzaileei lapurtzen zien talde baten kidea atxilotu zuten atzo. In fraganti harrapatu zuten, nabe baten barruan lapurreta egiten.

Atxilotutakoek estatuko leku desberdinetan jarduten zuten, eta, ustez, indarrezko lapurretak, legez kanpoko atxiloketak, droga-trafikoa eta diru-zuriketak ere egiten zituzten. Poliziako iturriek jakitera eman dutenez, Madrilgo Erkidegoko butronerorik aktiboenetako bat ere atxilotuen artean omen dago. Segurtasun Talde Operatibo Bereziko (GOES) agenteak taldeari hurbildu zitzaizkion, ustez lapurreta egin nahi zuten nabean sartzekotan zirenean.

Operazioan, guztira, hamahiru pertsona atxilotu zituzten, eta ondoren burututako sei miaketetan material ugari topatu zuten: hiru arma, balen aurkako txalekoak, EGFek erabiltzen dituzten antzeko jantziak eta agiriak, ia 70.000 euro, eta butroiak egiteko, sarrailak eta kutxa gotorrak eraman eta irekitzeko makina industrial ugari.

Ikerketa joan den urtearen amaieran hasi zen, agenteek butroi prozeduraren bidez Bartzelonan bitxietan 2.000.000 euro lapurtu zituen erakunde baten legez kanpoko jardueren berri izan ostean. Gainera, Madrilgo etxebizitza batean egindako lapurreta bortitz batekin eta Murtziako beste lapurreta batekin ere lotzen zituzten. Ikerketa lanari esker, bandako kideak identifikatu ahal izan ziren, eta erabiltzen zituzten industria-nabeak eta etxeak ere lekutu zituzten.

Polizia Nazionalak atzo azaldu zuenez, uztailaren hasieran jakin omen zuten ustez kolpe bat prestatzen ari zirela, euren hizkeran "gerrara joatea" esaten omen zutena.

Ikertzaileek Alacantera lau ibilgailurekin joango zirela jakin zuten, horietako bat lapurtutakoa. Inguru haietan zaintza-dispositibo bat antolatu eta taldeko hiru kide atxilotu zituzten, beste bostek Deniara ihes egin zuten hiru autotan, eta han atzeman zituzten.

Beste lau taldekide Madrilen atxilotu zituzten.

Materialareki n

Atxilotuek abandonatutako ibilgailuetan material ugari topatu zuten: armak, balen aurkako txalekoak, buru-estalkiak, eskularruak eta lapurreta egiteko bestelakoak, baita kutxa gotorrak ateratzeko eta irekitzeko makina industrial ugari ere.

Zuriketa

Poliziak desegindako taldearen ustezko buruzagiak ondasun higigarri eta higiezin ugari biltzen ditu, ez da, ordea, horien legezko jabetzat ager-tzen, balizko ondare-ikerketa saihesteko.