Ikastolen jaiek Euskal joko eta kirolak ekimena antolatu dute
- Bost topaketa antolatu dituzte Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian Ikastolen jaiek, Ikastolak Herriari dinamikaren baitan, eta horien artean lotura eta sailkapena egongo da. Euskal joko eta kirolekin lotutako askotariko probak egingo dituzte taldeka eta topaketen oinarria ludikoa izango da.
Ikastolen Elkarteak atzo egin zuen prentsaurrekoan adierazi zuenez, talde iraunkor bat egongo da, lurralde bakoitzetik bat, eta proba egun bakoitzean lurralde horretako beste bost taldek osatuko dute; egun bakoitzean, beraz, hamar taldek jokatuko dituzte probak.
Lehen saioa Herri Urratsen Egunean jokatu behar zuten, baina pandemiak eragotzi egin zuen. Iparraldeko saioa, beraz, irailean jokatuko dela erabaki dute antolatzaileek.
Bigarren saioa larunbat honetan jokatuko da Sopelan, goizeko 10.30etan hasita, hondartzako parkineko gunean. Hirugarrena ekainaren 20an izango da Laudion, Araba Euskarazen baitan. Laugarrena Gipuzkoako Goierri eskualdean jokatuko da Kilometroak egunean, eta bosgarrena eta azkena, Lizarrako zezenplazan jokatuko da Nafarroa Oinez egunean.
Topaketaren formatua arina eta dinamikoa izango da, 90 minutuko iraupena izango du. Hamabi laguneko taldeak izango dira (sei emakume eta sei gizon), eta ondorengoak izango dira probak: sokatira, ingudea, bertsolaritza, dantza, zaku eroatea, giza proba, toka, ar-tzain jokoa, lokotxak eta harri jasotzea.
Ikastolen Elkartearen arabera, lehia egongo bada ere, helburua ongi pasatzea eta guztiak txapeldun izatea da. Hori dela eta, taldeetan ez da onartuko kirolari federaturik. Puntuaketa sistema bat egongo den arren, partaide guztiek eramango dute oroigarri bat etxera.
Temas
Más en Sociedad
-
El consumo de noticias online creció casi en un 400% por el apagón del lunes
-
El Gobierno español, sorprendido de que Red Eléctrica descartara el ciberataque como causa del apagón
-
Detenido un agresor inscrito en VioGén que trató de huir de los agentes saltando por los tejados
-
La ATTG y Euskotren firman la prórroga del convenio para el uso de la tarjeta Mugi