Seaskak 'Boga!' kanpaina abiatu du ikastola berri bat eraikitzeko
boga.herriurrats.eus webgunean egin daitezke ekarpenak eta helburua 300.000 euro lortzea da
- Seaska Iparraldeko ikastolen federazioak diru-bilketa kanpaina abiatu du Boga! izenarekin, Iparraldeko bosgarren ikastola eraiki ahal izateko. Datozen urteetan ikasle kopurua %30 handituko dela aurreikusi dutenez, ikastola berria eraikitzen hasteko 300.000 euro lortzeko kanpaina hasi dute Herri Urrats baliatuz.
Urtero maiatzeko bigarren igandean Senpereko aintziran antolatzen dute Herri Urrats, eta egun horretan irabazitako diruarekin ikastolak eraiki, berritu edota handitu egiten dituzte.
Hala ere, covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz, 2020ko edizioa bertan behera utzi behar izan zuten, eta ikastolen egoera "kinka larrian" geratu zela adierazi zuen Seaskak atzo ohar batean.
Diru-bilketa honetarako ekarpenak boga.herriurrats.eus webgunean egin daitezke.
Temas
Más en Sociedad
-
Ponerse en la piel de un extranjero con 3D
-
La fiscalía archiva la investigación de una vivienda del juez Peinado al haber prescrito
-
El actual plan de gestión no prevé obras de defensa contra inundaciones en el arroyo Santa Lutzi
-
García Chueca atribuye los sobrecostes del metro de Donostia a incidencias "imprevisibles"