Positibo bakarra atzeman dute Gipuzkoako egoitzetan
Azken 24 orduetan lau egoiliarrek gainditu dute COVID-19a, horietatik hiru Aretxabaletako Debagoiena zentrokoak
DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Alduandiak argitaratutako azken datuen arabera, positibo berri bakarra atzeman dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Kutsatua Irungo Gurutze Gorria zentroko egoiliarra da. Bestetik, azken 24 orduetan ez da hildakorik izan COVID-19aren eraginez lurraldeko egoitzetan eta lau egoiliarrek gaixotasuna gainditu dute, horietatik hiru Aretxabaletako Debagoiena zentrokoak.
Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 143 egoiliar hil dira Gipuzkoako egoitzetan eta 572 pertsonek sendatzea lortu dute. Gaur egun, 64 dira COVID-19 duten egoiliarrak, gehienak Debagoienako zentrokoak, 43 guztira.
Temas
Más en Sociedad
-
“Me dijeron: 'Ven al hospital, que te puedes morir'”
-
1.440 mujeres fueron agredidas en Euskadi en el primer trimestre, un 5% menos que en 2024
-
Salud valora que Osakidetza "funcionó de maravilla" durante el apagón del pasado lunes
-
La conservera italiana Balistreri Giroleno, el cocinero Roberto Ruiz y el cántabro Enrique Paz Setién, Menciones del Antxua Eguna