Síguenos en redes sociales:

Hondartzetara joan den jende kopurua %90,17 igo da

Hondartzetara joan den jende kopurua %90,17 igo daJavi Colmenero

- Guztira 1.428.273 pertsona joan dira hareatzetara uda honetan, COVID-19aren pandemia izan arren. Aurreko urtean 751.045 izan ziren. Hortaz, Gipuzkoako hondartzetara joandako bisitarien kopurua ia bikoiztu egin da 2019koaren aldean.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak azaldu duenez, harea-tzetara joan den jende kopurua %90,17 igo da. Kontaketa hori, COVID-19aren kutsatzeak prebeni-tzeko asmoz, edukiera kontrolatzeko neurriei esker egin ahal izan da, bideo-neurgailuen foru sareaz baliatuta, hondartzen okupazioari buruzko "informazio zehatza" lor-tzeko.

Debako Santiagoko eta Mutrikuko Saturrarango hondartzetan bereziki nabarmena izan den igoera hori, "neurri handi batean" pandemiari aurre egiteko protokolo-neurri gisa proposatu ziren hondartzetan gehieneko egonaldia egiteko gomendioen eta azken hilabeteetako "klimatologia onaren" ondorioz etorri da.

"Adibide argia" Getariako Malkorbe hondartza da: 2019an okupazio handia hamalau egunetan izatetik, 2020an 57tan izatera pasa baita; eta Zumaiako Santiago hondartza, berriz, hamaika egun oso bete izatetik 52 egun izatera igaro da.

Testuinguru horretan, garrantzi berezia izan du Nik Hondartzak aplikazioak, "edukiera kontrolatzeko tresna" gisa. Herritarren artean 50.000 deskarga inguru izan ditu, eta hareatzetako okupazio-mailari buruzko informazio zehatza denbora errealean jaso ahal izan dute.

Asensiok nabarmendu duenez, zerbitzu horrek "aukera eman du, hareatzen erabilera eta gozamena bateragarri egiteko pandemiaren osteko errealitate berriak eskatzen dituen protokoloak behar bezala errespetatuz, eta Gipuzkoako hondartzetan erabiltzaileak ia bikoiztea, espazioa hobeto okupatuta eta ordutegi luzeagoan".

Hareatzetan sortutako zaborrari dagokionez, urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean 539.184 kilo hondakin bildu ziren, hau da, 2019ko aldi berean baino %8,84 gehiago.

Igoera hori "Mutrikuko gorakada nabarmenaren ondorio da, maia-tzean, Deba eta herri honen arteko errepidea hobetzeko lanak amaitu ondoren Ondarbeltz hondartzan egin zen garbiketa sakonaren ondorioz", zehaztu zuen Asensiok. Horrela, egindako garbiketaren ondorioz, 224.968 kilo hondakin bildu dira, 2019ko 121.450 kiloen aldean, aurreko urtearekin alderatuta kopurua %85,23 igo delarik.

Bestela, udako denboraldian (ekainaren 1etik irailaren 15era), hazkundea % 7,37koa izan da, 214.054 kilo zabor, aurreko urtean 199.369 kilo bildu baitziren.

Igoera txiki hori "argi eta garbi lotuta dago hondartzetan erabiltzaile kopurua %90 baino gehiago handitzearekin". Igoera nagusiak Deban (%132,31), Mutrikun (%87,31) eta Hondarribian (%79,04) izan dira, gainerako hareatzetan behera egin baitzuen: %40,31 Orion, %21,83 Zarautzen, %14,85 Zumaian eta %10,82 Getarian.