Gipuzkoako egiotzetako egoiliar bat zendu da azken orduetan
Ez da COVID-19 positibo berririk antzeman lurraldeko zentroetan
DONOSTIA - Bergarako Mizpirualde zentroan bizi zen pertsona bat hil da azken orduetan, joan den astean COVID-19an positibo eman eta ospitaleratuta zegoela. Bestalde, Gipuzkoako egoitza-zentroetan egiten ari diren PCR probek ez dute kasu positibo berririk antzeman erabiltzaileen artean. Gaur egun, adineko pertsonen lau egoitzek dituzte COVID-19 kasu aktiboak erabiltzaileen artean: Donostiako Hermano Garate - San Ignacio (1), Hernaniko Santa Maria Magdalena (33), Errenteriako Jesusen Bihotza (16) eta Donostiako Alai-Etxe (11).
Beraz, Gipuzkoako egoitza-sarean, 65 zentro eta 5.425 plaza dituena, 61 kasu positibo daude egun erabiltzaileen artean. Horietatik, 10 pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 39 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, sei adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta 18 hil egin dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Así será 'Critterz', el primer largometraje animado hecho con inteligencia artificial
-
Activistas de Sortu colocan pancartas con 'Gora Euskal Herria Askatuta' en Cuelgamuros
-
El juez abre juicio contra Asencio y otros tres exjugadores del Real Madrid por compartir vídeos sexuales de una menor
-
Aena anuncia reformas en el aeropuerto de Hondarribia en su plan 2027-2031