Ordiziako Euskal Jaiak ez dira aurten ospatuko
Idiazabal Gaztaren ohiko txapelketa irailaren 11ean ospatuko da, ateak itxita herriko frontoian
- Irailaren 9an Ordizian ospatu behar ziren Euskal Jaiak bertan behera geratu direla aurten ohartarazi zuen atzo Udalak, ohar baten bitartez. Euskal Herrian zehar beste jai eta ospakizun ugariekin gertatu den bezala, Euskal Jaietan ere ez da festarik ez beste inolako ekintzarik antolatuko, udalak ezin duelako ziurtatu segurtasun berme guztiekin ospatu direnik.
Bestalde, Idiazabalgo Gazta Txapelketa eta ondoren egiten den enkantea Udalaren debekutik libre geratu dira, nahiz eta Euskal Jaiaren datatik bi egunetara ospatuko den, irailaren 11n, beti bezala herriko frontoian. Txapelketan segurtasun neurriak betetzeko, udalak ateak itxita antolatzea erabaki du. Edonola ere, irailaren hasieran egingo den agerraldi publikoan azalduko dira txapelketaren nondik norakoak.
Temas
Más en Sociedad
-
Los usuarios en las playas de Gipuzkoa crecen un 43% y los rescates se reducen a la mitad
-
El masajista niega haber agredido sexualmente a tres menores
-
Así será 'Critterz', el primer largometraje animado hecho con inteligencia artificial
-
Activistas de Sortu colocan pancartas con 'Gora Euskal Herria Askatuta' en Cuelgamuros