Ia 3.000 salaketa jarri eta 70 pertsona atxilotu dituzte jada EAEn
Ostiralean Ertzaintzak eta udaltzaingoek 4.000 ibilgailu baino gehiago geldiarazi zituzten
- Ertzaintzak eta udaltzaingoek 602 salaketa jarri zituzten ostiralean, alarma-egoeraren ondorioz ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Zehazki, Ertzaintzak 353 pertsona zigortu zituen, eta udaltzaingoek 249 salatu zituzten. Halaber, bost pertsona atxilotu zituzten.
Gainera, Ertzaintzak 541 pertsona identifikatu eta 2.763 ibilgailu geldiarazi zituen ostiralean. Era berean, EAEko hiriburuetako eta udalerrietako udaltzaingoek 729 pertsona identifikatu zituzten eta 1.473 ibilgailu geldiarazi.
Guztira, azken egunotan 2.940 salaketa jarri dituzte dagoeneko eta 70 atxiloketa egin dituzte.
Donostian, esaterako, Udaltzaingoak 39 urteko emakume bat atxilotu zuen ostiralean, kaletik etxera joateari uko egiteagatik poliziek etxera itzultzeko eskatu ziotenean.
Udaleko iturriek jakinarazi zutenez, atxiloketa 17.30ean izan zen, emakumea Intxaurrondo auzoko Ubako Andre Mariaren kalean zegoela, “inolako arrazoirik gabe”. Udaltzainak, orduan, emakumearengana hurbildu ziren eta handik alde egin eta etxera itzultzeko eskatu zioten. Agindua betetzeari eta bere burua identifikatzeari uko egin zionez, atxilotu egin zuten.
Donostiako Udaltzaingoak egin duen bigarren atxiloketa izan da hori. Joan den ostegunean beste emakume bat atxilotu zuten kalean kirola egiteagatik isuna jartzen ari zitzaion agenteari eraso egiteagatik.
Donostiako Udaltzaingoak, gainera, 44 desobedientzia-salaketa jarri zituen ostiralean.
Más en Sociedad
-
Una espectacular tromba de agua inunda varias calles de Lazkao
-
Una nueva protesta sanitaria recorre Madrid contra la gestión de Ayuso: "Sanidad de calidad, eso sí es libertad"
-
Activado el aviso amarillo por lluvias intensas para este domingo y lunes en Euskadi
-
Detenido en Villabona tras herir a un joven con un arma blanca en el muslo