Emakume ikertzaileak erakartzeko hitzarmena
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Centerrek sinatu dute akordioa
donostia - Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) aurtengo hitzarmena sinatu dute. Foru erakundeak 500.000 eurorekin lagunduko du zentro horren ohiko jarduera eta baita nazioarteko panoraman bikaintasuneko emakume ikertzaileak erakartzeko programa berria ere.
Aldundiak, batetik, 330.000 euro emango ditu Donostia International Physics Center Fundazioko kide gisa egiten duen ohiko ekarpenagatik, eta, bestetik, 170.000 euro bideratuko ditu DIPCren Emakumea eta Zientzia programa berrira, zientzia-arloan emakumeen presentzia areagotzeko; besteak beste, emakumezko ikertzaileak kontratatzeko, emakumeek gidatutako laborategietarako edo unitateetarako ekipamendua eskuratzeko edota helburu hori duten bestelako ekintzak finan-tzatzeko.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu zuenez, ikerketa teknikoak eta zientifikoak indartzea eta emakumeak horietan txertatzea “legealdiko lehentasunetako bat” izango da. Bestalde, DIPCko zuzendari Pedro Miguel Etxenikek adierazi zuenez, jakitun dira “fisikaren arloan bereziki, maila guztietan, emakumearen presen-tzia oso txikia dela”, eta, ondorioz “ekarpen handiak egiteko talentua eta potentziala duen jende asko galtzen ari garela, eta zientziak ezin du hori onartu”.
Temas
Más en Sociedad
-
Salvamento Marítimo escolta a puerto un cayuco localizado a 4 millas de El Hierro
-
Cataluña recupera la conexión ferroviaria de Alta Velocidad con Madrid tras rebajar AEMET el aviso a naranja
-
La AEMET extiende la alerta roja por lluvias a más áreas de Cataluña y la quita en Aragón
-
Denunciada una agresión sexual de alta intensidad en un piso de Iruñea