"Abandonu, errefus eta desberdintasun egoeran gaude"
donostia - Bizileku-baimenak eta horien berritzeak lortzeko Barne Ministerioak hartutako neurri berriak salatu zituzten atzo tutoretzapean izan diren gazte atzerritarrek Gobernuaren Ordezkaritzako atzerritarren bulegoaren aurrean, Donostian. Neurri berrien ondorioz, "abandonu, errefus eta desberdintasun egoeran" daudela adierazi zuten eta Gipuzkoan 50 gazte ingururi eragiten dietela neurri hauek.
Queremos aportar. ¿Nos dejáis?. Ez moztu gure hegoak zioen pankarta baten inguruan elkartu zen tutore-tzapean egondako gazte taldea. Ez dutela laguntzetatik bizi nahi azaldu zieten komunikabideei; lan egin eta gizarte honen parte izan nahi dutela baizik. Baina horretarako dituzten trabak ere oso argi azaldu zituzten.
18 urterekin tutoretzapean egondako gazteak babes-sistematik atera-tzen direnean, kasu gehienetan, laguntza ematen dieten erakundeekin gizarteratzeko eta lan merkatuan sar-tzeko prozesu bat hasten dute bizitza independentea lortu ahal izateko. Erakunde horiek gazteei autonomo izaten eta bizileku-baimenak lortzen laguntzen diete.
Lehenengo bizileku-baimena lor-tzeko, hilabete bakoitzean, kontu-korrontean Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren (OAEAP) %100 eskatzen diete - 537,84 euro-, eta bigarrena berritzeko, 20 urterekin, OAEAP-aren %400 (2000 euro baino gehiago).
"Duela urtebetera arte, erakunde horiek igorritako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berrikusitako ziurtagiri batekin nahikoa zen OAEAParen %100 eta %400 bermatzeko", azaldu zuen Fabian Tutu bozeramaile errumaniarrak.
Baina atzerritar legearen bi senten-tziaren ondorioz Barne Ministerioak ezarri dituen neurri berriek diru hori gazteek "euren bitarteko propioetatik" lortzea eskatzen dute; "18 urterekin eta lan egiteko baimenik gabe diru hori nola aurreztuta eduki?!", salatu zuen Tutuk.
Dirua eduki ezean, urtebeteko iraupeneko lan-kontratua aurkeztea eskatzen diete, Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatarekin - 950 euro -. "Hori ezinezkoa da gazte batentzat, baita hemengo gazteentzat ere. Gipuzkoako zenbat gazte daude horrela?", salatu zuten.
tutoretzapean egondakoak Gipuzkoan tutoretzapean egondako gazteen artean dago Ayoub Zerradi, 19 urteko marokoarra. Duela bi urte irten zen bere herrialdetik patera batean eta hiru egun eman zituen itsasoan erreskate talde batek salbatu zuen arte: "Hasieran, Cadizko adingabeen zentro batean egon nintzen bizi-tzen. Donostian ezagun batzuk banituen eta hemen gauzak han baino pixka bat errazagoak zirela esan zidaten; ez baitago horrenbeste jende. Hala etorri nintzen hona eta Donostiako adingabeen zentroan ia hiru hilabete eman nituen", azaldu zion egunkari honi Zerradik.
2018ko urtarrilaren 1ean irten zen zentrotik eta bizileku-baimenik eta inolako laguntzarik ez zuenez, urtebetez kale gorrian bizi izan zen. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako etxe batean logela bat alokatzeko laguntza ematen dio. "Ni hona lan egitera etorri naiz, ez Aldundiaren laguntzetatik bizitzera. Bizileku-baimenik gabe ezin dugu lanik egin, ordea", azaldu zuen Zerradik.
Ahmed Bjioua ere tutoretzapean egodako gaztea da. 27 urte ditu. Tangerretik atoi batean ezkutatuta irten zen 16 urte zituela. "Muga zeharkatu eta Valentziara joan nintzen, bertan ezagun bat neukalako. Adingabeen prozesua Valentzian bertan egin nuen eta 18 urte bete nituenean, Donostiara etorri eta prozesu berri bati ekin nion hainbat erakunderekin: Guru-tze Gorria eta Kolore Guztiak, besteak beste", azaldu zuen Bjiouak.
Gaur egun, gizarte hezitzailea da eta adingabeen erakundeetan dabil lanean. "Jendearen ezjakintasunaren ondorioz, komentario itsusi asko en-tzuten ditugu, adibidez, lanean hasteko garaia badugula eta antzekoak. Jendeak ez daki zer nolako egoerak bizitzen ditugun, eta askotan gazte hauek betirako menpekotasunera kondenatzen dira", salatu zuen.
manifestazioaEgoera honi aurre egin nahian, gertatzen ari dena sala-tzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 13an, 19.00etan Boulevardean.
"Jendearen ezjakintasunaren ondorioz, komentario itsusiak entzuten ditugu"
Ahmed BJIOUA
Tutoretzapean egondako gaztea
"Ni hona lan egitera etorri naiz, ez Aldundiaren laguntzetatik bizitzera"
ayoub zerradi
Tutoretzapean egondako gaztea
Temas
Más en Sociedad
-
Salvamento Marítimo escolta a puerto un cayuco localizado a 4 millas de El Hierro
-
Cataluña recupera la conexión ferroviaria de Alta Velocidad con Madrid tras rebajar AEMET el aviso a naranja
-
La AEMET extiende la alerta roja por lluvias a más áreas de Cataluña y la quita en Aragón
-
Denunciada una agresión sexual de alta intensidad en un piso de Iruñea