Síguenos en redes sociales:

Euskadiko 300.000 gaztek Gazte Txartela berria jasoko dute

Euskadiko 300.000 gaztek Gazte Txartela berria jasoko dute

donostia - Gazte Txartela berriak dakartzan berrikuntzarik azpimarragarrienen artean, mundu osoan balizkoa den bidaia asegurua izatea, eta baita nazioarteko sare zabal batera sartzeko aukera ematen duen Gazte Aterkepide Txartela izatea ere aipa daitezke. Gainera, Europan homologatuta dagoen eta European Youth Card Associationen dagoen euskal gazte-txartel bakarra da. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak banatzen duen agiriak deskontuak eskaintzen ditu merkataritzan eta kirol, kultura eta aisi jardueretan.

“Gazte Txartela aldatu egin da gizartea ere aldatu egin delako eta gazteek, orain, beste tresna batzuk erabiltzen dituztelako”, adierazi zuen atzo Beatriz Artolazabalek, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Bilboko Grafit Rock Kafe aretoan ospatu zen aurkezpenean, Trueba Ikastetxeko eta Novia Salcedo fundazioko hainbat gazteren aurrean. “Gazte Txartelak zenbait abantaila eskain-tzen ditu dendetan eta beste herrialde batzuetako gazteekin harremanetan jartzea ahalbide-tzen du”, adierazi zuen sailburuak Oihan Vega aurkezlearekin izan zuen solasaldian. Zentzu horretan, atzerrian eskaintzen dituen aldeak goraipatzeaz gain, gazteak bidaia-tzera animatu zituen, “pertsona bezala hazten lagunduko dizue”, esanez.

Boskoiztu egingo da Gazte Txartela izango duten gazteen zenbakia. Izan ere, orain arte 60.000 gazte inguruk zuten. Aurreko proposamenarekin alderatuz, hobekun-tza nabarmenak dakartza.

etxera, dohaink Orain arte, txartela lortzeko banku sukurtsal batean eskatu behar zen eta sei euroko kostua zuen. Orain, dohainik bidaliko dira postaz 300.000 txartel, aurretik eskatzeko beharrik gabe. Gainera, lehenengoz, txartelak bidaia asegurua izango du eta balizkoa izango da mundu osoan, eta, hurrengo bi urteeterako, kontratu irekia izapidetu da eta poliza hobetzea lortu da. Horrenbeste, hobetzeak onakoak izango dira: kapitalak areagotzea, bi esklusio ezabatzea eta egonaldi estalia 90 egunekoa izan beharrean 105 egunekoa izatea.

Ez da sekretua gazteek gero eta gehiago bidaiatzen dutela. Hortaz, erabilgarria izango da Gazte Txartelak atxikita daraman Nazioarteko Gazte Aterpekide Txartela. Haren bidez, titularrek nazioarteko sarearen barruan dagoen edozein aterpetxetan har dezakete ostatu.

Agurtzane Llanok, Gazteria zuzendariak, esan zuen bezala, “aterpekide txartelarekin gazteen mugikortasuna bultzatu nahi da beste errealitate batzuk ezagutu di-tzaten”. Artolazabalek aurkezpenaean izan diren gazteekin txartel berriari buruzko zenbait gai aztertu ditu eta animatu egin ditu “hura bere bizitzan eta, batik ba, Europan dituen gizarte jardueretan eta gazte mugikortasun handian zeharkatuko dituzten ateetan arrakastasun giltza gisa erabiltzera”.

galdera ugari Aurkezpenean parte hartzeko eta euren zalantzak plazaratzeko aukera izan zuten gazteek atzo. Álvaro izeneko ikasle batek, esaterako, aterpetxeetan baliagarriak diren abantailen inguruan galdetu zuen. “Nazioarteko aterpetxeen sarearen barne gaude Hostelling International federazioaren bidez. Bere webgunera sartuz gero, munduan zehar dauden 4.000 aterpetxeren inguruko informazioa lor daiteke”, erantzun zion Llanok.

“Nik nire Barik txartela daukat, baina zein beste abantaila eskaintzen ditu Gazte Txartelak autobusez edo trenez bidaiatzeko?”, itaundu zuen beste gazte batek. “Zenbait enpresek, Pesak esaterako, txartelak erosterakoan deskontuak eskaini ditzakete”, azaldu zuen Gazteria zuzendariak, Agurtzane Llanok.