Síguenos en redes sociales:

‘Pauxa’ tximeleta izango da 2020ko Kilometroen irudia

‘Pauxa’ tximeleta izango da 2020ko Kilometroen irudiaNG

donostia - Aro berri baten hasiera izango den 2020ko Kilometroen irudia aurkeztu zuten atzo Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolak, jaialdia antolatzeaz arduratuko direnak.

Pello Mari Otaño nahiz haren iloba Plazidaren bizipen eta bertsoen haritik, antzezlan berezia eskaini zuten eta bere baitan bildu zituen bertsoa, dantza, kantua, pilota eta hitza. Bertan izan ziren, besteren artean, Eresargi txiki abesbatza, Oinkari dantza-taldea, Beharzana pilota-elkartekoak eta Juan Kruz Igerabide idazlea: beldar izateari utzi eta hegaldatuko den pinpilinpauxari buruzko ipuina kontatu zuen.

Izan ere, Pauxa izango da batean zein bestean hegaka ibiliko den maskota. Leloa, berriz, Korri, punpa, ttak izango da: pilotako sakeari erreferentzia eginez, hiru zati ditu, iragana, oraina eta etorkizuna gogoan. Pauxak zabaldu ditu hegalak, batetik bestera, han eta hemen, ahoz aho, eskuz esku, herriz herri? ibiltzeko. - N.G.