Síguenos en redes sociales:

UEMAk lehendakari berria du

"Jauzi kualitatiboa emateko agintaldia izan behar du honek”, dio Elgetako alkateak

UEMAk lehendakari berria duArgazkia: UEMA

donostia - Iraitz Lazkano hautatu zuten atzo UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) lehendakari gisa Getarian eginiko batzar nagusian. Elgetako alkateak Josu Labakaren lekukoa hartuko du eta lehendakariodea, berriz, Aritz Abaroa Bermeoko alkate jeltzalea izango da.

Zuzendaritza batzordea osatuko duten beste bederatzi kideak ere hautatu zituzten batzarrean bildu ziren hautetsiek.

Aurreko zuzendaritzaren lana txalotu ondoren, kargua ilusioz eta arduraz hartu duela adierazi zuen Lazkanok, “UEMA euskararen normalizazioan aitzindari eta eredu den erakunde garrantzi-tsua” delako. “Jauzi kualitatiboa emateko eta urrats sendoak egiteko agintaldia izan behar du honek. Horretarako, ausardia, adostasuna eta konpromisoa ezinbestekoak dira”, esan zuen.

UEMAn ordezkaritza duten alderdi nagusiek lehendakaria, lehendakariordea eta zuzendari-tza batzordea adostasunez onartu izana ere garrantzitsua dela nabarmendu zuen Lazkanok. Ildo horretan, alderdien eta erakundeen arteko “elkarlana ezinbestekoak” direla azpimarratu zuen, herrigintzan eta euskalgintzan aurrera egin nahi bada. Herri txikiak erdigunean jarriko dituela ere hitz eman zuen Elgetako alkateak. “Lehen egunetik aipatu nahiko nuke ildo honetan ere bidea egiteko beharra, herri txikien izaerari eusteko eta euskarari arnasa ematen segitzeko”, esan zuen. Egun, 86 udalerri dira UEMAko kide, eta guztien artean 245.000 biztanle biltzen dituzte. - N.G.