Amara Berri ikastetxeko patio ingelesa berritzeko kontratua esleitua
Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Kontadores, haurtxokoak, Gaztelekuak, Diru laguntzak
Tokiko Gobernu Batzordeak asteko bilera egin du Nekane Arzallusekin. Bertan, erabaki dute HARRI CONSTRUCCIONES Y MAMPOSTERÍA S.L. enpresari esleitzea Amara Berri ikastetxeko patio ingelesa berritzeko lanak egiteko kontratua. Kontratuaren guztizkoa 353.986 eurokoa izango da eta enpresak lau hilabeteko epea izango du lanak egiteko.
Lan hauek Udalak bere osotasunean finantzatuko ditu, eta Donostiako hainbat ikastetxetan udan egingo dituen berritze lan eta hobekuntzen artean daude. Besteak beste, Udalak udan honetan Amara Berri, Amasorrain, Zuhaizti, Harri Berri Oleta eta Katalin Erauso ikastetxeetan egingo ditu lanak.
Udalak egingo duen finantziazioaren guztizkoa 1,8 milioi eurokoa izango da eta eskola horietako batzuetan egingo diren lanetan ere, Eusko Jaurlaritzak parte hartuko du inbertsioan laguntzen.
Kontadores Gazte Zentroko zerbitzuen prestazioa
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, "Kontadores Gazte Zentroko zerbitzuen prestazioa-ren" kontratuaren luzapena onartzea. ARTAZIAK S.C. enpresari esleitu diola luzapena. Kontratuaren guztizkoa 139.805€-koa izango da eta luzapena 2019ko irailaren 1etik 2020ko ekainaren 30a arte izango da.
Haurtxokoetako eta Gaztelekuetako sarea
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, "Haurtxokoetako eta Gaztelekuetako sarearen eta Etxarriene Auzo etxearen zerbitzua emateko" kontratua luzatzea. HEZI ZERB S.L.U., enpresari esleitu dio luzapen hori. Kontratuaren guztizkoa, 1,2 milioi eurokoa izango da eta luzapena 2019ko irailaren 1etik 2020ko ekainaren 30a arte izango da.
Más en Sociedad
-
El PSOE pide un "mapeo" de recursos del sistema de protección a la infancia para mejorar la acogida de menores migrantes
-
María, la asistente virtual de la DGT que resuelve dudas y trámites con IA
-
Un confidente de la Ertzaintza y un condenado por los atentados de Catalunya, entre los expulsados del Estado por yihadismo en 2024
-
Siete kilómetros de retenciones en Irun por la 'Operación salida'