Síguenos en redes sociales:

“Pixka bat es mucho”. Hori ote HABEren C1 maila?

“Pixka bat es mucho”. Hori ote HABEren C1 maila?

Hil zorian dugu EGA. Erailegin dute. Hil kanpaia joeta hiletara deitu duteherri osoa, herriko plazan gaizkilerik gaiztoena urkamendira eraman ohi duten gisan deabrutu,herritarrekin etsaitu eta erretzekoprestatzen ari dira, jakina baitaotso hilak ez duela ausiki egiten.Duela bospasei urte hasi zen proces auzia, HABE Auzitegiko fiskalburu eta epaile bakar. Lehendabiziespantuka hasi ziren gure herrikoazterketarik zailena zela EGA, osojende gutxik gainditzen zuela?Egia erdiak gezur handien atariko.EGAri buruzko den-dena EGAtikkanpokoek esaten zuten eta EGAko arduradunok isilik; izan ere,gure ustez inondik ere onargarriaez den HABEren (Hizkuntza Sailaren) jokabide horren aurrean ezziguten defentsarako inolakoaukerarik ematen. Hezkuntza Sailak horrela eskatuta, euskarareninguruan sua pizteko arriskuakkezkatuta eta Sailari genion leialtasunak horretara behartuta, ezgenuen eta ez dugu orain arteinoiz hitz erdirik ere esan, barrenak kiskaltzen eduki arren. Bistanda beste batzuek ez zutela horrelako leialtasunik gorde beharrik izaneta, egunkariak lagun, komeni zitzaien guztia esan eta argitaratuizan dutela EGA lehenbaileheneurenganatzeko edo desagerrarazteko ahalegin horretan, eta azkenean, kostata baike, lortu duteaspaldi hartan amestutako altxorra: EGA desagerraraztea eta sorturiko hutsunea eurenganatzea.Orain, EGA azkenetan, gure gaitasun akademikoa eta profesionaltasuna irainduta, zenbaiten ustez,EGAren alde egindako ahalegineta lan guztiak kalterako baino ezdirela izan ikusita, gizarteak EGAnizan duen eta duen sinesteagutxietsita eta agiriaren jabe diren150.000 laguni baino gehiagoriEGA lortzeko egin duten ahaleginaalferrikakoa izan dela sinestarazita, EGAren duintasuna eta geuregaitasun akademikoa defendatzerabehartuta gaude. Esandako erdiegia horiek, gezur bilakatzen direnhoriek, argitu nahian.

1.- AZTERKETAREN MAILA. ESKATZENDEN GAITASUNA Hezkuntza,Hizkuntza eta Kultura Sailak nahizEuskaltzaindiak nahiz HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzak esana dute EGA, Europako C1 maila,hizkuntza komunikazio altuaeskatzen duen maila dela. Honahemen nola definitzen duen Europako Hizkuntzen Markoak gaitasuna: “C1 maila duen erabiltzailea: Gai da era askotako testu luzeakirakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gaida, orobat, testu horietan esanahiinplizituei antzemateko. Badakijariotasunez eta bat-batean gauzakadierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia egiten aridenik sumatzen ez zaiola.

Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin.

Testu argiak, ongi egituratuak etaxeheak ekoizteko gai da, baita gaikonplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- etakoherentzia-mekanismoak zuzenerabiliz.” (Europako Erreferentziamarko bateratua. 2005 HABEkeuskaratua).

Esan beharrik ez dago, beraz, EGAhizkuntza eta komunikazio gaitasun handia eskatzen duen azterketa dela, hizkuntza erabilera-esparru formal eta jaso askotan etakomunikazio-egoera formal,zehatz eta konplexuetan hizkuntzaerabiltzeko gaitasuna, alegia. EGAda gure seme-alaben irakasleei,euskal hedabideetako esatari etakazetariei, sententzia judizial bateuskaraz zehaztasun handiz idatzibehar duen idazkariari eskatzenzaien gaitasuna. Zer hizkuntz gaitasun dute Europako herrialde etaestatuetako irakasleek, kazetariek,epaitegietako idazkariek, historialmedikuak idatzi behar dituztensendagileek? Nolako hizkuntz ereduak nahi ditugu gure haur, gazteeta herritarrentzat? EGA baliatzenduten profesionalek komunikaziogaitasun handia duten profesionalak dira.

2.- LAUTIK BATEK BAINO EZ DUGAINDITZEN. Hezkuntzan azkeneko hamarkadan egin diren ebaluazioetan gure ikasleek euskarazduten komunikazio gaitasuneanlortzen dituzten emaitzek argibide ugari ematen dituzte. Zortziurtetik hasi eta 16 urtera arte egin diren ebaluazio diagnostikoetaneta bestelakoetan (ISEI-IVEIkegindakoetan eta PISAk egindakoetan) ikasleek izan dituztenemaitzak ez dira txaloak jotzekomodukoak izan eta behin bainogehiagotan izan dira aztergaiLegebiltzarrean.

ISEI-IVEIk (Irakas Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundea/Instituto Vasco de Evaluacione Investigacion.) 2005ean DBHkoikasleen hizkuntza-gaitasuna, edohobeto esanda, ikasleek euskarazzuten komunikazio gaitasuna ikertu zuen, eta atera zuen ondorioahauxe izan zen: DBH 4 mailandauden ikasleen %47,3k baino ezzuten lortzen B2 maila. Harrezkero egindako azterketek, ISEI-IVEIKegindakoek eta Pisak egindakoek,ez dute emaitza hoberik izan. Etairakurketa, hots, gaitasun pasiboabaino ez dute neurtu. Zer adieraziko ote lukete azterketa horiek trebetasun sortzaileak, hau da, idazmena eta ahozko adierazpenaneurtu izan balituzte?

Ikusten den moduan, EGAkoemaitzak Hezkuntza Sailak egindako beste hainbat ebaluazioreneta ikerketaren datuak berrestenditu.

EGAk urtez urte ispiluarenaurrean jartzen gaitu eta esatendigu gure Hezkuntza Sistemak ezdituela euskaraz komunikatzekogaitasunean bere buruari behineta berriro ezartzen dizkion helburuak betetzen. Horrek norbaitimin egiten dio eta nahiago du mezularia, EGA, akabatu egoeraaztertu eta bitartekoak jartzekobidean abiatu baino.

3. ATARIKOA, AKELARREAREN DEABRURIK DEABRUENA. Aitortu behardugu Atarikoak ez duela betebetean hizkuntza gaitasuna neurtzen eta hobe litzatekeela ahozkoeta idatzizko probak azterketariguzti-guztiei egitea. Hau ez da,ordea, azkeneko urteetako kontua.EGAra, urteak joan eta urteak etorri, 10.000tik gora azterketari aurkeztu izan dira urtero eta bertaraaurkezteko inori ez zaio B2 mailagainditua izatea eskatu, 17 urte izatea edo urte horretan betetzea baino ez. Bestalde, proposatu ere proposatu izan zaio Hezkuntza Sailariazterketari guztiei ahozko eta idatzizko proba eginaraztea. Jaso izandugun erantzuna hauxe: “Ditugunmatrikula kopuruak eta baliabideak kontuan izanda, gaurgaurkoz ezinezko da”. Guk, tamalez, ez dugu inoiz izan HABEk izanduen ugaritasun eta oparotasunekonomikoa, ez gara aparretanbizi izan. Ez ditugu beti gure irizpide akademikoak nahi bezala beteahal izan, askotan utzi ez digutelako.

Baina azterketa ugari egin dituguAtarikoa dela eta. Azterketa askoeta sakonak Euskal Herriko Unibertsitatea lagun. Aztertu dituguAtarikoaren item guztiak bananbanan. Aztertu dugu Atarikoarendiskriminazio gaitasuna, aztertudugu itemen alborakuntza, hau da,itemik ba ote den ikasleren batbaztertzen duenik bere euskalkia,lehen hizkuntza, adina edo generoa dela eta, eta aztertu dugu Atariko emaitzen eta gainerako gaitasunen emaitzen artean daudenkorrelazioak. Aztertu ditugu gaitasun tasak Atarikoaren emaitzenarabera eta ondorioztatu duguAtarikoak bikain adierazten duelabeste gaitasunetako maila ere.Azterketa behin eta berriro eginikbaieztatu dugu Atarikoa justuan gainditzen dutenen artean EGAgainditze kopurua ez dela %10eraere iristen eta Atarikoa erraztasunez gainditzen dutenen arteangainditze tasa %75era heltzen dela.Eta konbentzitu egin ditugu Europako erakundeak bestelako aukerarik ezean, baliabide ekonomikorik ezean, Atarikoa oso baliabidejustua dela. Harro gaude, beraz,gure Atarikoa izan dugulako azterbiderik justuena urtez urte 10.000baino azterketari gehiagoriahozkoa eta idatzia egiteko inolakoaukerarik eman ez zaigunean.HABEk milaka eta milaka horieiguztiei egingo al die azterketa osoosoa, hau da, idatzia eta ahozkoa?

ZER BERME DU EGAK? EGA ALTEko(Association of Language Testersin Europe) partaidea da 2007.urteaz geroztik. ALTE erakundearen barruan daude EGAkoekinbatera, besteak beste, azterketaerakunde hauek: CambridgeAssessment English, Cervantes,Goethe Institut, Centre Internationale d’etudes Pedagogiques, Universita di Perugia(Italia), Nafarroako Gobernua, Kataluniako Generalitat eta Europako 26 hizkuntzaordezkatzen dituzten 36 erakunde.ALTEren egitekoa, besteak beste,erakundearen partaideek egitendituzten azterketen kalitatea, fidagarritasuna eta ekitatea bermatzeada. ALTEk bermatzen du, bi hitzetan esanda, bere partaideek egitendituzten azterketek eskatzen dutengaitasun maila berdina delahizkuntza guztietan, euskaraneskatzen dena, ingelesean eskatzen dena, frantsesean eskatzendena edo alemanean eskatzendena, esate baterako, berdinakdirela. Horretarako, azterketaelkarteek hamalau estandar betebehar dituzte eta bost urtez behinauditoria gainditu behar dute.Auditoria horretan erakundeekfrogatu egin behar dute eurenazterketa adierazten duen mailakoa dela, C1 EGAren kasuan; egitendiren azterketak deialdiz deialdimaila berdinekoak direla; azterketek behar besteko kalitatea dutelaeta aztertzaileen ebaluazio-lanakbehar bezain zehatzak eta fidagarriak direla, besteak beste. Horretarako, EGAk, azterketak eginaurretik, pretestatu eta analizatuegiten ditu, eta azterketa eginaurretik egin beharreko aldaketaguztiak egiten ditu; azterketa eginondoren, emaitzen analisi zehatzak eta sakonak egiten ditu, deialdiz deialdi eskakizun maila bertsua dela frogatzeko, eta horrela ezbada neurri zuzentzaileak aplikatzen ditu; aztertzaileen lana eremodu enpirikoan eta sistematikoan analizatzen du eta aztertzailebakoitzak deialdi bakoitzean eginduen lana fidagarria dela frogatuegin behar du datu bidez. Lanhoriek guztiak egiten ditu EGAkdeialdi guztietan eta horien guztien emaitzak aurkezten dituALTEn. Horren guztiaren ondoriogisa, EGAk Europako Q kalitate-agiria du 2010. urteaz geroztik eta2016ko abenduan berretsi egindigute Q Europako kalitate-agirihori. Ez dugu uste gure herrianEGAk adina berme dituen azterketa askorik dagoenik. Nahikolituzke beretzat EGAk dituen adinaberme beste hainbat azterketak.Beraz, ze arrazoi ezkutu dagonazioarteko, Europako, kalitateagiria duen azterketa bakarraurkamendira bidaltzeko ahaleginirrazional horren atzean? Nolauler liteke Hezkuntza Sailak EGAk2010. urteaz geroztik duen Q Europako Kalitate-agiriaren berriprentsan ematea ere debekatu izana?

Amaitzeko zenbait galdera eginnahi dizkiogu geure buruari.Arazoa EGArena ote? Gure usteapalean, EGAk eta gure herrianhizkuntza gaitasuna aitortzekoegiten diren azterketek errealitateaerakusten digute. Errealitate horri,gordin samarra izanda ere, entzungor egitea eta ez-ikusiarenaegitea ez da ona ez gure hizkuntzarentzat ez gure gizartearentzat.Egoera analizatu, lasai hitz egineta neurriak hartzeko ordua da,eta ez espantuka, entzungor etaEuropako kalitate-agiria duenazterketa bakarra urkamendiraeramanda. Ez dezagun ahantz gukere, euskaldunok, gainerakoherrietakoek bezala, hizkuntzaeredu onak, duinak eta sendoakbehar ditugula bai irakaskuntzan,bai hedabideetan eta baita bestehamaika lanbidetan ere. EGAkoaztertzaileok beti ahalegindu garageure lana duintasunez burutzeneta beste herrietako edozein profesionalen mailara jasotzen. Ez duguonartuko, beraz, EGA azterketareneta bertan lanean aritu izan garenehunka profesionalen gaitasunaeta izen ona egia erdiez zikintzea.Heriotze zigorra ezarri digute guridefendatzeko aukerarik emangabe, baina harro gaude egindakolanaz. Eta irailetik aurrera HABEkbere gain hartzeak C1 mailarenardura ez du ondorioztatuko batbatean azterketarien euskara maila hobetuko denik, eta emaitzakhobetzen badira, eta badakiguhobetuko direla, erabaki politikoabaita, ez da izango azterketara aurkeztu direnen maila nabarmenhobetu delako, baizik eta HABEknabarmen jaitsiko duelako eskakizun maila. Geroak esan beza.