legazpi - Zergatik erabaki duzu manifestazioan parte hartzea?

-Manifestazioa Matraka talde feministak deitu du eta taldeko kidea naiz. Matraka 1980ko hamarkadan sortu zen eta ordutik etenaldi asko egon dira. Iaz On Fire taldeak hartu zuen antolaketaren ardura eta irailean Matraka berpiztu genuen. On Fire taldeak gure aitortza merezi du.

Zein uste duzu dela berdintasunera bidean zuzendu beharreko lehen arazoa?

-Garrantzitsuena jabekuntza da. Aurrerapausoak emateko oinarrizkoa da. Gerokoak, etorriko dira.

Gaurko ekitaldiek helburuak lor-tzeko balioko dutela uste al duzu?

-Bai. Gaurko ekitaldietara belaunaldi berriak atxikitu dira eta oso baikor gaude. 14-30 urte bitarteko neskek orain arte ez dute militatzeko aukerarik izan eta gaur zarata asko egin dute.