DONOSTIA. Hiru pertsona zaurituak izan dira eta Gipuzkoa Poliklinikara eraman dira Ertzaintzaren ibilgailu batek beste batekin talka egin ostean N-634 errepidean, Orion.

Gertaera 16.45etan izan da, Bilboko noranzkoan. Inpaktuaren ondorioz, bi ertzain eta beste kotxearen gidaria zaurituak izan dira. Bide bat itxi egin behar izan da, baina ez dira auto-ilarak egon.