Síguenos en redes sociales:

Baztango mintzoa, oinezetik mundurat

Aurtengo edizioaren zeinu berezia izan da baztanera Bertako mintzoa plazaratzea izan da helburuetako bat

Aurtengo edizioaren zeinu berezia izan da baztanera Bertako mintzoa plazaratzea izan da helburuetako batTexto: iruñea Mariano Izetaren jaiotzaren 100 urtemuga ospatzen den honetan, Nafarroa Oinezeko antolatzaileek Baztango seme-kuttunetako bat den honek bere bizi guztian zehar ikertu, hedatu eta defendatu zuen altxorretako bat, baztanera, gainerako euskaldun eta euskaltzaleekin partekatzeko lanarekin bat egin nahi izan dute. Izan ere, Baztan Ikastolaren helburuetako bat, ikastolaren besta handia antolatzeko bide horretan, euskararen bultzatzea eta kultura plazara-tzea izan da.

Bailara osatzen duten hamabortz herriek, lelo horrek isla-tzen dituen Hamabortzak, Ama bakar baten magalean hazi baitira. "Eskuarak eman digu solasa, guk eman behar diogu arnasa". Halaxe aitortu zuten Baztan Ikastolakoek Nafarroa Oinezen lekukoa eskuratu eta leloa ezagutzera eman zutelarik, eta erabaki horrekin aitzinera egitea lortu dute antolaketa lanak iraun duen urte eta erdi inguru honetan zehar. Oianko Garde aurtengo Nafarroa Oinezen koordinatzaileak hasieratik ikusi zuen Baztango mintzairari arnasa ematearen garrantzia: "Oineza Nafarroa mailan dagoen euskara, hezkuntza eta kulturaren aldeko besta handiena dela erraten ahal dugu, eta honek gure mintzoa Nafarroarat, Euskal Herrirat eta mundurat heda-tzeko ikaragarrizko aukera eman digu". "Baztan eremu euskalduna da eta zorionez gure mintzoa bizirik dirau oraindik", gaineratzen du Gardek. "Euskalkiak euskarak dituen altxorrak dira eta horiek zaindu eta babestu behar ditugu. Baina ez kobazulo batean altxaturik izan behar dugun altxorra, karrikan eta egunerokotasunean konplexurik gabe, gure ahotan erabili behar dena baizik. Ez badugu ibiltzen galtzeko arriskua izanen dugu".

SAILKAPEN ZAILEKO HIZKERA

"Baztanek bertako euskarari eutsi dio eta haranean mintzatzen den euskal hizkerak ezaugarri bereziak ditu", azaltzen du Baztango Udaleko euskara teknikari lanetan aritu den Paula Kasares hizkuntzalariak. Izan ere, bailarako mintzairak baditu berezi bilakatzen duten ezaugarri propioak, euskalkietan sailkatzeko zailtasunak ezartzen dituztenak:"Ikertzaile ba-tzuek lapurteratzat jo dute, bertze batzuek nafarreraren azpieuskalki-tzat hartu dute, eta bi euskalkien arteko zubitzat jo duenik ere izan da".

Bailara osatzen duten hamabortz herrien artean ere ezaugarri desberdinak eta bereziak ditu Baztango mintzoak. "Ez daiteke erran baztanera euskalki edo dialektoa denik ez eta mintzaira hori bat bakarra eta bera denik ere udalerri osoan. Baztanen euskarazko solasmolde desberdinak egiten dira eta udalerriko kuartel edo alderdien artean aldaerak nabariak dira", azpimarratzen du Kasaresek. Hala, Almandozen, Anizen, Berroetan eta Zigan Nafarroako eta Hego Euskal Herriko euskalkien eragina nabarmena den bitartean, Baztangoizan lehenagoko ezaugarriei hobeki eutsi diete, hizkuntzalariak azaldu moduan. Arraioz eta Oronozko solaskerari, aldiz, gipuzkoaren eragina atzematen zaie. Nafarroa Oinezaren aurtengo kantaren letrari jarraiki, Baztandik mundurat zabaldu nahi izan dute euren hizkera Baztan Ikastolakoek. Horrexegatik, mintzairaren berrikastea ere, batez ere eremu informaletik formalerako igarotze horretan, eman beharreko urratsa izaten ari da Baztanen, hizkuntza mantentze aldera.

Nafarroa Oinezen antolakuntzaren baitan ere, halaxe izan da hein batean. "Ikasturte hasieran Maite Lakarrekin harremanetan paratzea pentsatu genuen, berak Baztango mintzoa erabiltzeko gida argitaratu zuen Udalaren laguntzaz 2013an", azaltzen du Gardek. "Berarekin elkarlanean ikastaro ttipia landu genuen eta ikastolako gurasoek eta irakasleek parte hartu zuten, honela bertako estandarra erabiltzen hasteko oinarrizko erremintak jaso genituen". Kanpora begirako helburu bat izateaz gain, hartara, baztaneraren erabilera barne-erronka bat ere izan da nolabait, koordinatzaileak azaldu bezala: "Pentsatu ohi dugu Baztanera ez dela idazten ahal eta hizkera urrunerat jotzen dugu normalki, erdialdeko estandarrerat, Gipuzkoa aldekoa hain zuzen ere.

Gurean ez dugu bertako estandarra ikasteko aukera handirik izan, ezta leitzeko aukerarik ere. Hortaz, agerian da kosta egiten zaigula gureari gehien hurbiltzen zaion batuari eustea. Gure mintzoa eta batua elkarren kontra egonen balira bezala. Urte honek, guri ere, bertakoa idazteko usadioa hartzeko aukera eman digu, eta ziur naiz, gutako aunitzek zerbait ikasi dugula".