urnieta - Pausoka eguna ospatu zuten atzo Urnietan, behar bereziak dituzten gaztetxoen inklusioa eta integrazioa aldarrikatzeko. Pausoka elkartea 2012 sortu zuen guraso talde batek eta atzo ospatutakoa Pausoka egunaren bigarren edizioa izan zen.

Festaren bitartez elkarteak egiten duen lana ezagutarazi nahi izan zuten eta, bestalde, dirua bildu, elkarteak Hernanin duen errehabilitazio zentrua hobetzeko eta bertan gaztetxoei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hobetu ahal izateko.

Hala, egun osoan zehar hainbat ekimen antolatu zituzten Urnietan atzo eta giro polita izan zen haur eta gurasoen artean: tailerrak, kalejira, musika eta jokoak izan ziren, eta bazkari herrikoia ere bai. - N.G.