BILBO. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzarako zuzendariak adierazi duenez, "'Zetazeoak 10etan' egitasmoaren helburua irteeren bidez ugaztun espezie hauen kontserbazioak duen garantziaz jabetzea da, euskal kostaldetik hurbil dabiltzan zetazeoak bertatik bertara ikuskatuz". Ekintza hau zetazeoak ez gogaitu, ez nekarazi edota ez kaltetzeko jokabide arauei lotuta egongo da.

Itsasontzian egingo diren ibilbide gidatuetan, Ambar elkarteak emandako azalpenei esker euskal kostaldeko itsas faunak eskaintzen duen aberastasuna ezagutu daiteke. Gainera, hidrofono bati esker, itsaso eta itsas animalien soinuak entzungo dira; hidrofonoak itsaspeko soinuak batu, audio seinale bihurtu eta datu neurgarrietan bihurtzeko konfiguratuta daude. "Itsaspeko mikrofono hauek ur masa handien azterketa errazten dute, sakonera handiko urak izan arren eta urpeko igeriketa azterketa medio gisa baztertzen denean ere", nabarmendu du Barredok.

BI IRTEERA MOTA

2015ean bi irteera mota izango dira. Alde batetik, "Zetazeoak 10etan" ekintza 10:00etatik 14:00etara izango da, eta itsasontziak Bermeoko portutik irtengo dira, lau orduko iraupena duen ibilbidea eginez. Parte hartzaileak 7 urtetik gorakoak izan behar dira. Irteeraren prezioa nagusi bakoitzeko 38 euro izango da, eta 7 eta 12 urte bitarteko umeentzako 25 euro.

Beste alde batetik, "Zetazeoak 10etan PRO" ekintza espezializatuak kostaldeko itsas faunak eskaintzen duen aberastasuna ezagutzera eramango ditu parte hartzaileak sei orduko ibilbide gidatuan, 09:00etatik 15:00etara. Bermeoko portutik irtenda, 20 miliatara eta 2.000 metroko sakoneran espezieak ikuskatzeko aukera izango: cuvier baleak, katxaloteak eta abar. Irteera hauek 16 urtetik gorakoentzat dira, eta prezioa 48 euro pertsona bakoitzeko.

Aurtengo denboraldiko irteera guztiak hilez hil iragarriko dira eta apirilaren 11tik urriaren 31era bitartean egingo dira. Plazak mugatuak dira eta antolakuntzak arrazoi meteorologikoak edo itsasoaren egoera desegokia direla eta, irteera bertan behera uzteko edota aldatzeko eskubidea izango du; parte hartzaileek, orduan, beste itsasontzi batean bertarakotzeko edota dirua bueltatzeko eskubidea izango dute. Izena emateko 94 687 0402 telefonora deitu edo info@torremadariaga.org posta elektronikora idatzi behar da.