Gipuzkoako tabernetan euskara sustatzeko kanpaina bat abiarazi dute
DONOSTIA. Gipuzkoa Ostalaritza elkarteak, Cei taldearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Mintzo eta pintxo" ekimena jarri du martxan, pintxo poteetan tabernetan eta kaleetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Kanpainak euskara giro lasaian erabiltzeko aukera eskaini nahi die ostalariei zein bezeroei, modako bihurtu den pintxo potearen fenomenoaz gozatuz.
Kanpainaren arduradunek jakinarazi dutenez, zortzi tabernek parte hartu nahi izan dute ekimenean: Amarako Abadia, café bar Iruña eta Topo Bide Donostian; Lekuzaharra, La Cepa eta Zuketz Errenterian; eta El Humo eta Gaztelumendi Irunen. Ekimena azaroaren 6an eta abenduaren 4an izango da Donostian eta Errenterian, eta azaroaren 7an eta abenduaren 5ean Irunen, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara.
"Aukera ezin hobea lotsa albo batean uzteko eta euskaraz hitz egiteko, gure hizkuntza maila kontutan izan gabe. Lardaskatik maila aditura daukate lekua pintxo pote berezi honetan. Ausartu euskaraz eskatzera euskara eta une atsegin bat pasatzeko aukera protagonista dituen ekimenea", gonbidatu dute kanpainaren arduradunek.
Más en Sociedad
-
Las víctimas del amianto podrán comenzar a tramitar las ayudas del fondo de compensación en septiembre
-
Fundación Michelin: compromiso, valores y acción social
-
Stop Desahucios valora las prórrogas del alquiler a siete guipuzcoanos por la ley de Vivienda
-
Investigadores vascos en EEUU: “No me gustaría volver a Euskadi y que me corten las alas”