Síguenos en redes sociales:

Andoaini testigua

Datorren urteko kilometroak jaia Manuel Larramendi ikastolak antolatuko du

Andoaini testiguaIker Azurmendi

Urtero bezala, atzo, omenaldietarako tarterik izan zen Kilometroak festaren baitan. Edizio honetan, zazpi herrialdeetan ikastolen alde lan egiten duten pertsonen lana goraipatu nahi izan zen. Eta ondorioz, Arabako Ainhoa Uriartek, Gipuzkoako Nerea Elolak, Bizkaiko Jone Urrestillak, Nafarroako Begoña Armendarizek eta Iparraldeko Maite Erdozaintzi eta Jean Lou Corrihonsek oroigarria jaso zuten, txalo zaparra artean.

Ikasberriko lehendakariak, Aitor Unanuek; bertoko zuzendariak, Beñat Azurmendik; eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Arantxa Manterolak, banatu zituzten ikurrak.

Jarraian, Ikasberriko ikasle eta guraso ohiek osatutako dantzari taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzarekin eta Azpeitiko bandarekin, ikuskizun berezia eskaini zuten jendaurrean.

Eta amaitzeko, hurrengo urteko Kilometroak jaialdia antolatuko duen Andoaingo Manuel Larramendi ikastolako zuzendaritzari testigua pasa zieten Ikasberrikoek. Arantza Idigoras lehendakaria eta Izaskun Linazasoro zuzendariak gogotsu hartu zuten lekukoa.

Bi emakumeek jakinarazi zutenez, zentroa handitzeko helburuarekin antolatuko dute jaialdia. Izan ere, 820 ikasle daude egun Manuel Larramendin eta "tamalez" ikasle batzuk kanpoan gelditu dira aurtengo ikasturtean. "Egoera horren aurrean, Burun-tzaldean dagoen eskaerari eran-tzun nahi diogu", jakinarazi zuen Linazasorok.