Síguenos en redes sociales:

Euskal Herriko modaren historia

Segurako ardixarra etxeak gure arbasoen jantzien erakusketa aurkeztuko du irailaren lehena arte

"VIII. mendearen bigarren erdian Orreagako baskoiek eramaten zituzten jantzietatik hasi eta XX. mendean ezagutu ditugunen bitarteko ibilbidea aurkituko du ikusleak erakusketan", du Rafael Berasategik, Erraztiolatza erakustokiaren sor- tzaileak.

Apirilaren 7an ireki zuten Jantziz Jantzi Euskal Herria erakusketa ibiltaria Segurako Ardixarra etxean. Bost hilabetez bertan egonen da, baino irailatik aurrera Euskal Herriko herri desberdinetan aurkitu ahal izango da. "Orain hauteskunde munizipalak pasa eta udara arte izango da Seguran, baino irailatik aurrera, Euskal Herriko beste hainbat hirietan izango da", zehaztu du Berasategik.

Erakusketak Bizkaiako, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko gizon-emakumeen jantziak ditu ikusgai. Gipuzkoako jantzietan XIV eta XV. mende bitarteko arkulariaren eta XVI. mendeko Hondarribiko emakumearen jantziak daude. Arkulariek harizko saiak eramaten zituzten "Borgoñako estiloko mauka galduekin", eta abarka edo botekin. Hondarribiako emakumeak berriz, "plisatu fina aurremantelean eta saiaren azpian, gerriko hezurra zabaltzeko zapiak"zituzten.

Lapurdiko eta Nafarroa Behereako jantziak ere aurkitu daitezke erakusketan. XV. mendeko Donibane Lohitzuneko emakumeak "monja itxurakoa jantzia du eta Donibane Garazikoak berriz, koloreengatik desberdintzen dira.

XVI. mendean Nafarroan ere egiten du geldialdia, neska-mutil gazteen jantzietan, hain zuzen ere. Kolore ugariko jantziak dira hauek, neska gazteen irudimena azaltzen omen du neska gazteen jantziak: "aurrekaldean mantalaren marrazki geometrikoak eta eskotak duerribete jostaria" eta kapa. Mutilak berriz, galtza zabalak zituzten itsasertzeko herritarren gisakoak. XVII. mendeko jantziak ere Nafarroako gizonezko eta emakumezkoenak dira. Lizarrako emakumeak kolore biziko jantzia eramaten zuen garai hartan, herrikoia. Erronkariko gizonek berriz, jantzi beltza txapela eta makilarekin.

Urteetan aurrera eginez, Bizkaiako gizon eta emakumezko alargunen jantziak aurkezten ditu erakusketak, Berasategik azaltzen duen bezala, erakusketan aurki daitezkeen jantzirik bitxienak. "Gaur egun gizartean gaizki ikusiak dauden burken gisakoak ziren garai horretako emakume alargunenak. Edo agian, okerragoak. Burkak gutxienez tarte txiki bat du begietan emakumeak ikus dezan, horretan berriz, burutik tela bat zintzilikatzen zuen eta hankak bakarrik ikusten zitzaizkion", baieztatu du. Gizonezkoak berriz, kapa beltz luzea zeraman txapel beltzarekin.

XIX. mendean Iparraldera itzultzen da erakusketa eta garai hartako emakumea aurkezten du. Oinetan zuekoak dituen liholaria da protagonista.

Azkenik, erakusketak ibilbidea XX. mendeko janzkeran amaitzen du, eta pasa den mendeko gizon eta emakumeen jantziak ekartzen dizkio gogora ikusleari. Batetik, Baztango mediku baten emaztearen jantzia eta bestetik Azpeitiko Eguzkitze baserrian aurkitu duten gizonaren brusa.

Berasategik gogorazi duen bezala, erakusketa Segurako Ardixarra etxean egonen da irailaren lehena arte, eta hilabete horretatik aurrera, beste herri eta hirietan ikusi ahal izanen da Jantziz Jantzi Euskal Herria.