Síguenos en redes sociales:

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren dokumentazioa eta corpus lexikal berria zintzilikatu ditu sarean

Euskararen inguruko zalantzak argitzeko baliagarriak izango dira bi tresna berriakHitz eta adierazmolde berriak jasoko ditu corpusak arau berriak hori guztia ezagututa finkatzeko

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren dokumentazioa eta corpus lexikal berria zintzilikatu ditu sareanA.O.

Bilbo. Euskaltzaindiak bi tresna lexikal berri ditu gaurtik aurrera bere webgunean kontsultagai: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia. Lehena, Hiztegi Batuko forma bakoitza erabakitzeko erabili den dokumentazioaren berri ematen duen datu-base bat da eta, bigarrena, ikerketarako eta kontsultarako testu corpus bat.

Bi baliabideak Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak jardunaldian aurkeztu zituen Akademiak, Bilbon duen egoitzan. Hi-tzordu honetako xedea Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko erabiltzen dituzten irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea zen.

Andoni Sagarnak, Jose Antonio Adurizek eta Miriam Urkiak parte hartu zuten jardunaldietan, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldearen kideak izaki.

Andoni Sagarnak azaldu zuenez, HBO aplikazioari esker Hiztegi Batua landu denean egin diren txostenak, iritzi emaileek edo euskaltzain osoek egin dituzten oharrak eta hartu diren erabakien zergatiak kontsulta daitezke Interneten, hau da, hiztegia bera eta dokumentazioa, dena batera, edonork kontsultatu ahal izango du.

Bide beretik, Euskaltzaindiak hartutako erabaki lexikalen ibilbidea agertzen da bere osotasunean.

Horrez gain, Lexikoaren Behatokia egitasmoa aurkeztu zuten, testu corpus bat prestatzea helburu duen lana, etiketatuta eta linguistikoki anotatuta. Corpus hori osa-tzeko, Akademiak hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin -tartean egunkari hau ere badago-, egunero argitaratzen dituzten euskarazko testuak bertan sartu ahal izateko.

Egun hiztegia aztertzeko eta lan arauemailea egiteko corpusetan oinarritu behar dute akademikoek, eta halaxe egin du Euskaltzaindiak azken urteotan. Testu klasikoak Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusean ditu bilduta eta XX. mendeko lan adierazgarria XX. mendeko corpus estatistikoan. Bi iturri horiek izan dira Hiztegi Batua egiteko oinarri nagusiak, baina XXI. mendean sartuta gaude eta hizkuntzaren bilakaera hurbiletik jarraitu beharra dago, hitz eta adierazmolde berriak ezagutzeko, arauak zenbateraino betetzen edo urratzen diren jakiteko, eta arauak hori guztia ezagututa finkatzeko. 2009. urtean lau milioi testu zeuzkan corpusak.