Zozketa itxita, irabazleak:
María Cristina Díez Baro
Jon Celayeta Alzuri
Zorionak!
Gipuzkoako Bertsolari elkarteak eta NOTICIAS DE GIPUZKOAk finalaurrekorako bi sarrera bikoitz zozketatzen ditu. Sari hau eskuratu nahi baduzu, hemen eman behar duzu izena. Parte hartu azaroaren 16tik 21era, eta azaroaren 22an irabazleak albiste honetan argitaratuko ditugu. Zorte on!
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Datorren igandean izango da bigarrena, 24an Zarautzen, eta abenduaren 1ean Arrasaten. ETB4n jarraitu ahalko dira zuzenean.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak ate joka daude: pasa den igandeko Tolosako saioaren ostean erabakita geratu dira. Orain arteko saioak aretoetan jokatu dira, baina finalaurrekoetan beste salto bat emango du txapelketak eta frontoietara pasatuko dira saioak. Horrekin batera, zuzeneko emanaldiak ere izango dira, ETB4n. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak, Jon Martin aditua alboan duela.
Bi finalaurreko jokatuko dira, bi igandetan, jarraian. Hauexek izango dira saioak:
Azaroak 24an, Zarautzen. Beste sei bertsolari hauek ariko dira:
- Alaia Martin Etxebeste
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
- Eneko Araiztegi Agirre
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Unai Mendizabal Jauregi
Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izango da.
Abenduak 1ean, Arrasaten. Bertsolari hauek ariko dira bertan:
- Agin Laburu Rezola
- Andoni Rekondo Izagirre
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
- Maider Arregi Markuleta
- Oihana Iguaran Barandiaran
Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe izango da.
Epaile, ostera, hauek ariko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.
Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai eta frontoietako txarteldegietan saioaren egunean bertan, aurretik amaitzen ez badira.