Zozketa itxita, irabazleak hauek izan dira:

Ruben González Corchuelo

Jon Zarraga Lizasoain

Zorionak!



Juanjo Mena, nazioartean izen handia duen euskal orkestra-zuzendaria, Euskadiko Orkestraren denboraldira itzuli da. Lehenengo zatian, Wolfgang Amadeus Mozarten Klarineterako kontzertua zuzenduko du, Mark Simpson britainiarra bakarlari paperean dela. Bigarren zatian, Menak Franz Schuberten maisulan sinfonikoa aurkeztuko du: 9. Sinfonia, edo «Handia». Schumannek paper-sorta batetik berreskuratu zuen, eta nola Beethovenen eragina hala harago joateko desioa erakusten ditu. Baina, luzeraren eta konplexutasunaren ondorioz, ez zen erregulartasunez jotzen hasi Schubert zendu eta 50 urte igaro ziren arte.

Sari hau eskuratu nahi baduzu, hemen eman behar duzu izena. Parte hartu urriaren 26tik 29ra, eta 30ean irabazleak albiste honetan argitaratuko ditugu. Zorte on!

Zuzendaria: Juanjo Mena

W.A. Mozart: Mark Simpson, Klarineterako kontzertua [25']

F. Schubert: 9. Sinfonia, 'Handia' [48']