Donostia. Txikitatik Zarautzeko arraun elkartean aritu eta gero, aurten Gorka Aranberrik urdinez janzten jarraitzen du, baina Urdaibain. Bermeon bere helburuak erabat aldatu egin dira, baina bere erroak ez ditu ahaztu.
Zarautzen filosofia bat bizi zenuen eta Bermeon beste bat ezagutu duzu. Zein nahiago duzu?
Hori galdera zaila! (barre egiten du). Zarautzen Mendi zen entrenatzailea. Gehienbat gazteak ginen, ikasten ari ginenak... Oso talde gaztea geneukan eta esperientzia lortu behar genuen. Hemen, berriz, dena nahasten da: gazteak, beteranoak... Talde diferentetako arraunlari onenak elkartzen dira Bermeoko klubean, eta filosofia eta presio diferenteak daude. Irabazteko derrigortasun hori daukazu.
Kategoria galdu ondoren, Zarautzek patroi on bat mantetzen du, Gaizka Garmendia hain zuzen ere, baina, zure lehenengo urteetan bezala, arraunalari gazte asko dauzka.
Hala da. Haurten talde erdia B-tikan igo da; ihaz KAE-2an ibili zen jendea -jubenilak, hasi berriak...-, orain ari dira lehenengo traineruan. Guk gure garaian, orain dela urte batzuk, behar izan genuen rodaje hori, orain beraiei berriz etorri zaie. Behetik hasi behar da eta pixkanaka-pixkanaka, goraka.
Zarautzek jokatzen dituen estropadak eta lortzen dituen emaitzak jarraitzen dituzu?
Bai, bai, bai. Segitzen ditut eta animatzen ditut. Zarauztarra naiz eta badakit nola dijoazten.