Dagoeneko hamabost jokalari badabiltza lanean Realeko lehen taldeko staff teknikoaren aginduetara. Joan den ostiralean Anoetan bertan hasi zen Sadiq Umarri lehen taldeko beste hiru jokalari gehitu zaizkio: Alex Sola, Beñat Turrientes eta Robert Navarro. Eta guztira hamabost dira atzotik, harrobiko jokalari hauek ere parte hartu baitzuten: Unai Marrero, Gaizka Ayesa (atezainak biak), Urko González de Zárate, Yago Cantero, Jon Gorrotxategi, Jon Ander Olasagasti, Pablo Marín, Jon Magunazelaia, Mikel Goti, Jon Karrikaburu eta Eneko Astigarraga. Beraz, azken hamalau horiek hasi dute jada, datorren astelehenean ofizialki hasiko den denboraldiaurreari begirako egokitzapen-aldia.

Goti zegoen atzo hasi zirenen artean (ezkerraldeko lehena). R.S.

Lehen taldea datorren asteko astelehenean hasiko da entrenatzen, eta nazioarteko partidak izan dituztenak pixkanaka sartuko dira taldean: Take Kubo, uztailaren 17an; Le Normand, Mikel Merino, Zubimendi eta Traoré, uztailaren 20an; eta Pacheco eta Barrenetxea berriz, 21 urtez azpiko Europako Txapelketan parte hartzea amaitu eta handik bi astera.