- Nahikari García urnietarra askoz lasaiago omen dago orain, eta txuri-urdinekin duen kontratuaren azken urtea betetzeko gogotsu, atzo aitortu zuenez: “Orain askoz lasaiago nago, uda zaila pasa dut zarata gehiegi izan baita nire inguruan, baita nire ondokoen-tzat eta taldearentzat ere. Ez da egoera erraza izan. Nik banuen beste leku batean hazten jarraitzeko ilusioa, baina, hainbat arrazoi tarteko, Realarekin dudan urtebeteko kontratua bete egin behar zela erabaki zen. Hemendik aurrera, klubarekiko eta, batez ere, taldearekiko nire konpromisoa erabatekoa izango da, ehunetik ehunekoa”.

Garciak azalpenak eman zituen atzo, udatik hona bizi izan duen egoera zailaren inguruan. Real Madrilen eta Atletico Madrilen jokatzeko eskaintzak jaso zituen, baina azkenean ez ziren gauzatu, Realak ez ziolako dohainik irteten utzi eta 120.000 euroko etete-klausulari tinko heldu ziolako. Nolanahi ere,

Min hartuta egon denez aurtengo denboraldian estreinatu ez den aurrelari txuri-urdinak esan zuenez, taldekideek izugarri lagundu omen diote egoera zail honetan: “Biziki eskertu nahi dut taldeak nirekiko izan duen portaera, bai jokalariek eta baita teknikoek ere. Pertsona, beste edozeren gainetik dagoela erakutsi didate, eta argi esan diet, ontzi berean gauden bitartean, eurekin batera eta norabide berean egingo dudala arraun, klubak hazten jarrai dezan eta denboraldi honetako helburuak bete daitezen”.

Eta, itxura guztien arabera, aurrelari gipuzkoarra berriro jokatzeko moduan izango da asteburu honetako selekzioen etenaldiaren ostean, orkatilako minak ahaztuta: “Itzuli nintzenean, aurreko denboraldiko minarekin jarraitzen nuen; ez zen bolada erraza izan, orkatilan min handia nuen arren asko behartu bainuen. Orain, artikulazio osoa hobe-tzeko tratamendu bat egin dugu, eta gure bi Iñigori esker -Martinez eta Murua-, berriro taldearekin nago, eta poz-pozik. Taldeari ahalik eta ekarpen handiena egin nahi diot”.

Nahikarik onartu zuenez erabat murgilduta omen dago Realaren emakumezkoen taldearen proiektuan. “Denbora daramagu hazteko gogoz eta aurrerapauso bat emateko unea da; gainera, emaitzak ikusten hasi direla esango nuke. Gauzak harik eta hobeto egiteko aukera badago, taldeak hobetzeko tarte handia baitu oraindik; eta ea goiko talde horien artean finkatzeko gauza izaten garen”, esan zuen amaitzeko.

“Azken urtea bete behar dut eta nire konpromisoa erabatekoa izango da”

Realeko aurrelaria