Lau egun barru jakingo ditugu hauteskunde hauen emaitzak. Asko egongo aztertzeko. Betaurreko ezberdinak erabili beharko zehatz ikertzeko hainbat zenbaki. Eta ondorioak aurre ikusteko. Agian aldez aurretik jakinak ditugun hainbat baieztapen idatziko ditut ondoren, baina egokia dela deritzot hainbat asmo eta errealitateak berridatzi eta dagokien gogoetei ekiteko. Esan dezadan lehenik eta behin EAJ-ren bidean sinesten dudala.
Egindakoan eta egitearkoan. Nago, bide hori dela eta gero eta euskal aberri sendoagoa garela, Euskadi inoiz baino gehiago nazioa garela, dela, eta osatzen dugula. Nago, hala ere, errealitate hau argi eta garbi azaltzen zaigun arren ezin dugula ezkutatu gabeziak ere, egon, egon daitezkeela eta sentsazio hori(ek) euskal gizartearengan, herritarrengan, gorputza hartu dutela. Eta agian sentsazio hori areagotu egin dela azken aldian. Eta pertzepzio horiek aldakortasun giro orokorrarekin batera, Euskadin bizi dugun egoerak lehen mailako politika bidegurutze batetara eramango omen gaituen eragin dutela. “Ziklo berri” baten aurrean omen gaude batzuen iritzi-eremuetatik entzundakoak bederen. Garbi dugu, orain arte lortutakoak mantendu ez ezik aurrera egin behar dugula, garbi dugu, betiere, egungo autogobernuarekin lortu dugun ongi izatea arriskutan jarri gabe.
Mugi gaitezen beraz Euskadiren alde, hainbat esparrutan bereziki. Hezkuntzan, legearen garapenean. Osasunean, lehen arreta, itxaron zerrendak murrizten eta osasun emozionala lehenetsiz hartu beharreko neurriak hartuz. Autogobernu gehiago eta hobearen alde bide berriak ireki.
Garbi da geure rola sendotu behar dugula Europaren eraikuntzan makro eskualde atlantikoa sustatuz. Ekonomiari so eginaz, talentua, ekintzailetza eta talentua erronka gisa ate joka zaigu, hala nola berrikuntza, digitalizazioa, trantsizio energetikoa eta industriaren deskarbonizazioa besteren artean. Sinesten dut, bai, Euskadi anitza dela, irekia, berdinzalea, eta horregatik pertsona guztiek beraien bizi proiektuak askatasunez garatzeko aukerak bilatu eta aurkitu behar ditugula. Pil-pilean dagoen segurtasunari buruz garbi dugu hau kalean bertan hasten dela eta horregatik sinesten dugu segurtasun ezari eta ziberdelituei aurrea hartzeko neurriak ezartzea ezinbestekoa zaigula delinkuentziei aurre eginaz. Gazteak gogoan: etxebizitza gazteentzat, bai alokairuan, bai jabetzan babestutako etxebizitza eskuratzeko baldintzak malgutuz. Eta horrela, eta horregatik, herritarrei berain babesa eskatzen ari gatzaizkie.
Lau egun barru jakingo dugu zein erantzun jasotzen dugun. Katea ez dela eten, ezta etengo ere, bihotzeko sentimendu eta esamoldea egia izan dadinaren alde jardungo dugu hurrengo egunetik aurrera.
Egunak. Bost egun barru horretan saiatuko gara, irmo eta tinko. Bidean, pena, dolorea, tristura eta malkoak: orain dela hamar egun Jose Antonio Ardanza Lehendakaria zendu zaigula. Bere lema eskutan. Egunak.