Donostia – Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidentearen seme Mikel Iturgaitzek egindako salaketen aurrean, herriko EH Bilduk “era guztietako erasoen aurka” zegoela adierazi zuen atzo. Twitter bidez egindako balorazio txikian salaketa hitza erabili ez arren, koalizio abertzaleak herriko jaietan “ondo pasatzeko” deia luzatu zien herritarrei, “askatasuna eta subiranotasuna maite dituen herria garelako”. Txioarekin amaitzeko, “errespetuz goza-tzeko esparru herrikoiak sortzen jarraitzeko” eskaria ere luzatu zuten.

Horixe zioen EH Bilduren balorazio laburrak, eta gaur bertan deituta daude 10.00etarako, Getxoko Udaleko gainerako ordezkaritza politikoarekin batera –EAJ, PP, PSE, eta Elkarrekin Podemos– bozeramaileen batzorde berezira, Mikel Iturgaizek salatu duen jazarpenaren aurrean gaitzespen adierazpena hitzartu asmoz.

Gazteak salatu zuenez, iragan ostiralean irainak eta mehatxuak jasan omen zituen, eta lagun bati eraso ere egin omen zioten Erromoko jaietan zenbiltzala.

Adierazpena EAJk proposatu du, Amaia Agirreren eskutik herriko agintea duen alderdiak, eta bozeramaileek bozkatu beharko dutenez, EH Bilduk, zentzu batean ala bestean, euren iritzia adierazi beharko dute. Alderdi jeltzaleak proposatutako adierazpenak Mikel Iturgaizen aurkako jazarpena “Intolerantzia eta gorrotozko gertakari tamalgarritzat jotzen du, Euskal Herrian oraindik ere desberdin pentsatzen dutenen aurkako gorroto aztarnarik badagoenaren seinale”. Euren hitzetan, eta laburbilduz, tankera honetako gertakariek “salaketarik gogorrena eskatzen dute”. Getxoko Udalak “hurbiltasuna eta laguntza helaraziko die Mikel Iturgai-tzen familiari eta jazarpen ideologikoa jasaten duten pertsona guztiei”. Bide batez, jai hauetan Ertzaintzaren kontra agertu diren pintaden aurkako aipamena ere txertatu dute adierazpenean. Iturgaitzek salatutako jazarpenak hautsak harrotu ditu politika giroan.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Iñigo Urkullu lehendakariak, “gaitzespen irmoa” adierazi zuen gertakari “onartezin” horien aurrean, eraso fisikoak, hitzezkoak, mehatxuak ala irainak izan. Urkulluk euskal herritarren “gehiengoaren” sentimendua defendatu zuen, “horrelako portaeren erabat aurka” dagoela aipatuz. PSEk eta Elkarrekin Podemosek ere argi utzi nahi izan zuten, “espazio publikoak guztiona izan behar duela”. “Horixe defendatu dugu beti, are gehiago Euskadin, bizi izan dugun guztia bizi ondoren, eta eraikitzeke dagoena kontuan izanda” adierazi zuen euskal sozialisten idazkari nagusi Eneko Anduezak.

Aurrekariei erreparatuz gero, badirudi EH Bilduk ez duela bat egingo gainerako alderdiek sinatuko duten gaitzespen adierazpenarekin, Gasteizko Cuchillería kalean zerbitzuz kanpo zebilen ertzain bati egindako erasoaren harira jarrera horixe izan baitzuten Gasteizko Udalean. Beste hainbeste gertatu zen Mutrikun, ertzain batek

Madalenetako herriko jaietan betoa jarri izana salatu zuenean. l

El apunte

l Convivencia. El grupo PP+C’s ha presentado una iniciativa en el Parlamento Vasco para concoer qué estrategia tiene el Gobierno de Urkullu para “fortalecer” la convivencia en Euskadi frente a expresiones de odio. La interpelación va dirigida a a la consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, Beatriz Artolazabal. Ambas formaciones censuran “los recientes casos de acoso y ataque contra la Ertzaintza demuestran que la cultura del odio mantiene una insoportable presencia en nuestra calles”.