Abstentzio handia atzo Ipar Euskal Herrian
Arratsaldeko 17.00etan parte-hartzea %31,37koa zen, Frantziako estatuan baino pixka bat gehiago baina duela sei urte baina askoz gutxiago
- Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoko herritar gehienak ez ziren hauteslekuetara joan atzo Akitania Berria eskualdeko eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluak berritzeko egunean. Aurreikusita zegoen bezala boz-emaile gehienak etxean egon ziren eta arratsaldeko bostetan parte-hartzea %31,37koa zen, Frantziako estatuan baino pixka bat gehiago baina duela sei urte baino askoz gutxiago. Zenbait udaletan arazoak izan zituzten boluntario gutxi agertu baitzen bozketaren antolaketan laguntzeko.
Hauteslekuetan egun osoan egon ziren hautetsi eta hautagaiek gogoratu zuten tokiko bi erakundeek eguneroko bizian eragiten dutela garapen ekonomikoa, garraioak edo arlo soziala bezalako eskumenak kudeatzen baitituzte. Mugaz gaindiko harremanetan ere eragiten dute elkarlana eginez Eusko Jaurlaritza, Nafarroa Garaiko gobernua eta Gipuzkoako Aldundiarekin.
Urtebete falta da hauteskunde presidentzialak eta legegileak ospatzeko Frantzian eta beraz atzokoa proba izan zen Emmanuel Macron presidentea eta Errepublika Martxan bere mugimenduarentzat.
Temas
Más en Política
-
Feijóo pide la dimisión de Sánchez y la convocatoria de elecciones tras enviar el juez a prisión a Santos Cerdán
-
ELA se borra también del foro de seguridad: “Hay más accidentes laborales que homicidios”
-
¿Qué le espera a Cerdán en la cárcel de Soto del Real?
-
Sánchez, tras el envío de Cerdán a prisión: "Actuamos con contundencia y ahora es momento de la Justicia"