Donostiako EAJ, EH Bildu eta Podemos, presoen hurbilketaren alde
ETAko presoei legeria arrunta aplikatzea eskatzen duen atxikipen-testua sinatu dute
- EAJren, Podemos-Ahal Duguren eta EH Bilduren Donostiako Udaleko talde politikoek berretsi egin zuten atzo, 2020ko abenduaren 11n argitaratu eta presoak hurbiltzearen eta ohiko legedia aplikatzearen aldekoa den Euskaldunako Adierazpena.
Etxeraten esanetan, alderdi horien atxikimendua, "presoen hurbilketaren aldeko konpromiso sozial eta instituzional gero eta zabalagoa erakusten duen" urratsa da, baita "hainbat hamarkadatan aplikatzen ari zaien salbuespen legedia ohiko legediarekin ordezkatzeko ere".
"Dakigunez, Euskaldunako adierazpenaren aldeko babesak erritmo onean jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udaletan", gaineratu du familiartekoen kolektiboak
Idatzian aipatzen denez, "gaur egun, gutxi gorabehera 90 udalerritan egin dira berrespenak"; bertan, Etxeratek eta Sarek eskerrak eman dizkiete alderdi politikoei eta sindikatuei, "espetxe-politika normaliza-tzearen alde erakutsitako konpromisoagatik".
Gainera, gogora ekarri dute, adierazpen hori "Espainiar Gobernuko presidenteari bidali zitzaion, euskal gizartearen babes osoa adieraziz, urruntzeari amaiera emateko, eta preso horiei ohiko legedia modu esklusiboan aplikatzeko".
"Behin presoak euskal kartzeletara hurbildu ondoren, berehala, Espainiako eta Frantziako Gobernuek espetxe politikaren humanizazioan aurrera jarraitzea espero dugu, konponbidearen eta bizikide-tzaren bidetik ahalik eta lasterren etxean egon daitezen".
Temas
Más en Política
-
El Plan de Empleo de la Ertzaintza se desplegará en dos fases hasta 2028, aunque algunos resultados se prolongarán a 2030
-
Palma declarará 'persona non grata' a Pedro Sánchez
-
Sánchez acepta crear con la Generalitat una comisión para la recuperación tras la Dana
-
El Supremo ordena ejecutar la sentencia contra García Ortiz y la remite a Fiscalía "a los efectos oportunos"