Ataunen eta Errioxako Baños de Ríos Tobian jokatuko dira gaur Promozioko Buruz Buruko Txapelketako lau partida.

19.30ean hasita, udalerri gipuzkoarreko Auzoeta pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak Salaberriak eta Larrazabalek aurrena, eta Iraitz Zubizarretak eta Hodei Expositok jarraian. Nafarra eta bizkaitarra galtzaile suertatu ziren B multzoko estreinakoan Zabala (22-10) eta Asier Agirreren aurka (22-15). A multzoan, berriz, ataundarrak Bakaikoaren aurka galdu zuen (22-19), baita astigartarrak ere Egigurenen aurka (22-14). Baños de Rio Tobian, berriz, lehen jardunaldiko irabazleak arituko dira, Bakaikoa eta Egiguren V, alde batetik, eta Agirre eta Zabala, bestetik.

Bestelakoan, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa gaur hasiko da Altzo eta Bergararen arteko lehen norgehiagokarekin (17.00etan).