2023ko Buruz Buruko Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda atzo jakinarazi zen Bilboko Bizkaia pilotalekuan egindako aurkezpenean. Baikoko lau ordezkari eta Aspeko beste hainbeste lehiatuko dira Labriten jokatuko den maiatzaren 27ko finalean txapela janzteko helburuarekin.

Final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia asteburu honetan bertan jokatuko da. Bakaikoa eta Zubizarreta III.a izango dira aurrez aurre larunbatean Labriten, txapelketaren estreinako partidan. Igandean Eibarren hi-tzordu bikoitza izango da: alde batetik, Zabala-Salaberriak emango diote hasiera jaialdiari, eta partida nagusiaren ondoren, Egiguren V.ak eta Expositok itxiko dute Astelenako arratsaldeko egitaraua. Eta astelehenean, Zumaian, Agirre eta Larrazabalen arteko norgehiagokarekin amaituko da Buruz Buruko Promozio Txapelketako lehen jardunaldia.

Behin lehen jardunaldi hori jokatuta, pilotariek astebeteko atsedenaldia izango dute, eta handik aurrera ekingo diete final-laurdenetako ligako hurrengo bi partidei. Fase hori amaitutakoan ere, sailkatutako lau pilotariek astebeteko atsedenaldia izango dute berriro, finalerdiak aurretik.