usteak erdia ustel, esaera zarra degu eta guk nai baiño geiagotan gertatzen dana zorigai-tzez. Gaur jokatuko zan pelotako txapelketako azken partiduaren zai geuden zaleak, eta esaera zarra baieztatu zaigu. Jokatuko da bai, partidua, baiña ez uste gendun bezela Bengoetxea VI´narekin. Ekaiñaren 14´an zan jokatzekoa partidu ori Olaizola II´na eta Bengoetxea VI´naren artean, baiña entrenatzen zabillela or autsi du leitzarrak ezkerreko eskuko beatz bat; eta amabost eguneko atzerapena emanik, sendagille eta gaiñontzekoak zioten, jarriko zala bear bezela atzerapen orrekin eta ala
egon giñan ekaiñaren 19´ra arte. Egun orretan entrena-tzen asi eta or erabaki du lei-tzarrak ez dula jokatuko eta ez dijoala iñor engañatzera esanez. Enpresak eta gaiñon-tzeko prankok galera ederrak noski, baiña etortzen diran bezela gauzak artu bear.
Aurrez nion bezela gaur jokatuko da bai partidua Bilboko Bizkaia pelotalekuan, Bengoetxearen ordez Urrutikoetxea bizkaitarra dala. Partidu danak jokatu egin bear dira, jokoa ez da errenta, baiña eltxoa ez al dijoa arranoaren aurka? Eltxoa gertatu izanda ordea irabazle.
Adibide asko jarri nezazke, baiña auxe derizkiot egokiena: 20l4´ko urriaren azkenean, Donostiko Atano III´nean, lau koadro ta erdiko neurrian, txapelketako partidua jokatu zan Olaizola II´na eta Olaetxearen artean. Zeruak lurra jotzea ainbat ez gendun pentsatzen partidu ura lizartzatarrak irabazterik, eta alaxe gertatu: emezortzi tantokin gelditu bear izan zun goizuetarrak. Gaur zer gertatuko ote da? Laister jakingo degu.
Gaurko eskutako min eta zauri askoren errua ez ote dute pelotak? Gu partiduak ikustera asi giñanean Arriaran anaiak, Etxabe X´na, Soroa, “Barberito”, Arrasateko Ezkerra eta abar, zebiltzan ederbegira, eta aiek etzuten gaurko?k ainbat trapu ibiltzen atzaparretan. Gaurko pelotak biziak eta aballa aundiagoan ibilliko dira orduko aldean. Adibidez, Tolosako Beotibarrek amabi koadro ditu eta partiduak ziranean errebotean bi silla illara jartzen zituzten. Sakea ere libre izaten zan eta gaur ea nundik saka-tzen duten! Atzean zazpi koadron errenditu bearra daukate berriz orain. Gaur poteak iru koadro paseak korritzen ditu, eskerrak boleaz sakeak itzultzen ikasi dun jendeak.
Rufino Mugika adunatarra il berria da 97 urterekin (G.B.), ogei bat urte pasa zitun bigarren maillan propesional, eta alkarrekin lan egin gendunez, ark esaten zun, etzula esaten lengoak obeak ziranik edo oraingoak, baiña Gallastegik arrapatu izan balitu gaurko pelotak zer pasako ote zan? zion sarritan.
Ustegabeak etortzen dira
guk ala ez uste arren,
larrosak eta arantzak sarri
izaten dira alkarren;
ikusiko degu txapel aundia
zeiñen burura datorren,
Bengoetxeari opa diogu,
osa dedilla llenbailen