Jaialdi klasikoaren formatuak musika kontsumo masiboa ahalbidetzen du, egun berean artista ezberdinak ikusteko paradarekin. Hala ere, entzuleak kontsumo pasiboa besterik ez du aukeran. Badaude jaialdi batzuk, ordea, hausnarketa, interakzioa eta esperimentazioa bultzatzen dituztenak. Horrela, ikusle eta proposamenaren artean elkarreraginak sor-tzen dira, esperientzia askoz aberasgarriagoak lortuz.

Askotan, jaialdi horiek elektronikaren gehiegikeri hedonistarekin lotzen dira, baina elektronikaren barnean estilo aniztasun oso zabala aurki daiteke, eta soinu esperimentazioaren arloak askoz sonoritate eta instrumentazio paleta zabalagoa hartzen du gain: hardwarea, informatika, ordenagailu bidezko musika; baina baita ahotsa, instrumentu organikoak, espazioa edota gorputza ere. 

Azken hamarkadan, asko ugaritu dira mota honetako jaialdiak espainiar penintsulan. Hala, Euskal Herrian Mugako, Ertz jaialdia edota Dantz izan dira erakusle, eta orain berri baten jaiotza ospatu behar dugu: Elektrav. Madril eta Bartzelona bezalako hiri handiek aspaldi dituzte Sonar eta bestelako jaialdi handiak, eta baita hemen aurkeztuko ditugunak ere.

Bukatzeko, jaialdi ertain eta txikien azalera-tzeak hiri ertainetan indar asko irabazi du, LEV edo Tesla bezalako adibideekin, non hurbileko ikuskizunak bertako gastronomia eta ondare historiko, arkitektoniko zein industrialaren baliozta-tzearekin modu bikainean uztar-tzen diren. Jarraian soinua era pentsakor eta interaktiboago batean disfrutatzeko behar zenuen azken bultzadatxoa.

Elektrav

Elektrav jaialdietako kartela

Ikus-entzunezko arteen eta musika abangoardistaren jaialdia, ElektrAV, Iruñean estreinatuko da otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitarte, lehen mailako nazioarteko artistak tokiko talentuarekin uztartzen dituen kartelarekin. Müsex Industriesek antolatu du, tokiko erakundeekin lankidetzan, eta azpisektore kulturala nazioan proiektatzea eta tokiko partaideak nabarmentzea du helburu.

Hasi sintesi modularretik eta DJ-en setetaraino: Monika Elektra eta Izar5 bezalako artista nafarrak nabarmen-tzen dira, Julia Bondar eta Anthony Rother nazioarteko gozokiekin batera. Gainera, ekitaldiaren aurreko prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak eskaintzen dira: musika-ekoizpenari buruzko tailer bat eta elektronikan karrera egiteari buruzko hi-tzaldi bat barne. 

In Sonora

In sonora jaialdietako kartelak

2005etik martxan den In-Sonora 13 jaialdiak Madril hartuko du martxoaren 6tik 17ra soinu artearen kosmosarekin! 

17 herrialdetako 42 proposamenekin, jaialdiak hiriko hainbat gune esperimentazio eta interaktibitate agertoki bihurtzen ditu. Besteak beste, Passepartout Duo (Italia), Javier Bustos (Argentina), Verbose (Espainia) eta Seph Li (Txina) artistek beteko dituzte espazio horiek instalazio, performance eta tailer berritzaileekin. 

Murgildu zaitez soinuaren eta teknologiaren esplorazio liluragarri horretan, txoko bakoitza sormenerako eta adierazpen artistikorako aukera bihurtzen baita. kasu horretan. Ez galdu arte garaikidearen mugak birdefinitzen dituen esperientzia bakan hau!

Mutek

Mutek jaialdietako kartelak

MUTEK elkarteak soinuan, musikan eta arte bisualean sormen digitala sustatzen du bere izen bereko jaialdiarekin. 

Urteroko ekitaldia baino gehiago, esploratzeko, berri-tzeko eta deskubritzeko diziplina anitzeko plataforma da. Montrealen hasi zen 25 urteko historiarekin, gerora nazioartean zabalduz eta 3 kontinentetako 6 hiritan sareak ezarriz. 

MUTEK.ES-ek, Katalunian duen sateliteak, 15. edizioa ospatuko du aurten apirilaren 9tik 13ra bitartean, tokiko eta nazioarteko sormen digitala bultzatzen duen programazio abangoardistagatik nabarmenduta. Artista apartak aukeratu dituzte 2024ko edizio honetarako, besteak beste, Autechtre bikotea, Daito Manabe edo Actress.

LEV

Lev era jaialdietako kartela

Asturiasko jaialdi ikusgarria udalak eta Asturiasko Prin-tzerriak babesten dute, eta bost egunetan (maiatzak 1-5), musika eta artea eskainiko ditu Gijongo hainbat egoitzatan. 

Line-up eklektrikoak bertako zein nazioarteko artistak biltzen ditu, ikus-entzunezko kontzertu eta performanceak protagonista direla. Aipagarrien artean, Aïsha Devi, Martin Messier, Evian Christ eta Myriam Bleau bezalako punta-puntako izenak daude, bertako talentu batzuekin batera; hala nola, Rrucculla barakaldotarra, Cachito Turulo (Faseunova erdiaren proiektu berria) edo Sin Maldita. Ikus-entzunezko hainbat proiekturen nazioarteko estreinaldia eta Romeo Castellucciren bideo-instalazioa espero dira Teatro de la Laboralen. 

Tesla

Tesla jaialdietako kartela

2024ko Leongo Tesla jaialdiaren seigarren ediziorako (apirilak 18-20), agertoki nagusia Albeitar antzokia izango da; hain justu, ostiral eta larunbat arratsaldeetako emanaldietarako, eta gauean, aldiz, Vanity aretoa izango dute eszenatoki. Delicatessen aretoan ere bi emanaldi egingo dituzte larunbatean. Artisten izenak laster argitaratuko dituzte, bonu eta banakako sarrerekin. Bestalde, ostegunerako eta vermut dantzaldirako sarrerak doakoak izango direla iragarri dute. Antzezpena nazioartekoa eta askotarikoa izango da, beste urte batzuetako mailako artista esperimentalekin: Wade Matthews, Antony Maubert, Crisopa... Merchandising salmenta (galtzerdi dotoreak barne) eta aurkezpen bereziak ere ekarriko ditu jaialdiak. Eta hori dena hiri eroso eta merke batean.