Lander Garro (Errenteria, 1975) idazlea, argazkilaria eta zinemagilea da. Hiru nobela argitaratu ditu, eta azkena sortzeko Agustin Zubikarai saria jaso zuen 2020an. 'Faith' eleberrian, Bartzelonara darama Xabi Ugarte protagonista, aurretik ere bere eleberrietan aurkitu daitekeena. Euskal Herriko giro politiko itogarritik ihes egiten saiatuko da, baina patuak, historiak, familiaren zamak, ukatuko dio ihesa. Bestalde, '2 urte, 4 hilabete eta egun bat' intsumisioari buruzko dokumentala estreinatu zuen Garrok. Etxepare Itzulpen saria ere jaso du, Eider Rodriguezekin batera, haren 'Bihotz handiegia' ipuin bilduma gaztelaniara itzultzeagatik.

Lander Garroren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Zuen eguzkia' (Izaki Gardenak)

Musika talde bat: Habi

Liburu bat: Fermin Etxegoienen 'Autokarabana'

Antzezlan bat: 'Album'. Formol konpainiarena, Edurne Azkarateren zuzendaritzapean

Film bat: 'Zumiriki' (Oskar Alegria)

Kultur espazio bat: Donostiako Antzoki zaharra