Familiako iraganeko zamak
‘Izoztutako haizea bezala’ lanean familia barruko abusuak dakartza taula gainera Tanttaka konpainiak. Rafael Herreroren ‘Como un viento helado’ eleberriaren moldaketa da antzezlana
Beldurra? Nazka? Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa? Nire oheraino, bost pauso? Tabako usaina. Emakume batek go-ma bat jar-tzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti(?). Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ia minari nork gehiago eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati? Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan?”
Horrela abiatzen da Tanttaka konpainiaren antzezlan berria: Izoztutako haizea bezala. Familia barruko abusuak ditu ardatz obrak, eta hiru lagunen istorioak harilka-tzen ditu. Rafael Herreroren Como un viento helado kontakizunean oinarrituta, antzerkia eta dantzaren uztarketa proposatzen digute oholtzara igoko diren Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarri aktoreek, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean.
Protagonistak kinka larrian dauden hiru pertsonaia dira. Badirudi euren bizitzak amiltzear daudela. Ana, Marta eta Dani dira an-tzezlaneko pertsonaiak, hirurak emozionalki amildegi ertzean direnak. Martak buruko arazoak ditu umetan aitak eginiko sexu abusuengatik; Dani zoritxarrekoa hilketa batean nahastuko dute; Ana bakartia, azkenik, denen istorioen erdian dago. Momentu batean istorioan zehar topo egiten dute hirurek. “Antzezlan gogorra” dela aitortu du Martaren pertsonaia gorpuzten duen Tania Fornielesek.
ERRITMO BIZIA Thriller baten egiturarekin, erritmo biziko antzezlana da Izoztutako Haizea bezala. Kontaketa berezia dakar obrak, suspensez betea; hasiera batean bakoi-tzak bere istorioa kontatzen du, baina antzezlanaren une batean hirurek bat egiten dute, eta ikusleak bukaeran deskubrituko du hiru pertsonaien arteko erlazioa. Bakoi-tzak bizitzaren inguruko hausnarketak egiten ditu eta antzezlanak aurrera egin ahala konturatuko gara duten loturaz.
Urri hasieran estreinatu zen obra eta harrera ona izan duela kontatu dute aktoreek. Prestaketa lanak, baina, gogorrak izan direla aitortu du Fornielesek: “Prozesu sakona eta zaila izan da, momenturen batean mingarria ere bai”, onartu du.
Hala ere, gisa honetako pertsonaiak taularatzea “oparia” dela aitortu du aktoreak, “emozioz betetako pertsonaiak direlako eta kolore asko eman ahal dutelako”. Antzezlana emozioetan oinarritzen dela uste du, eta, horri esker, gai latzetan sakontzeko aukera izan dute. Errusiar mendiarekin alderatu du Fornielesek antzezlana, aktoreak gora eta behera dabiltzalako.
Ikuslegoa mugiaraziko duen an-tzezlana da honakoa, Fornielesen esanetan, “gizartean ematen ari den arazo latz bat beste forma batean taularatzeko aukera ematen duelako”. Eszenografiari dagokionez, aktore bakoitzak bere etxean hasiko du kontaketa, ikus-entzunezkoen bitartez. Aktoreen argazkien bitartez istorioa ulertzeko aukera izango du ikusleak, irudiak ikusleari istorioa nondik nora doan ulertzen lagunduko diolarik.
Trilogiaren amaiera Izoztutako haizea bezala obrarekin abusuaren aurkako trilogia itxiko du Tan-ttakak. Soka antzezlanean eskola jazarpenaren gaia eraman zuten oholtzara, gimnasioan ikasle bat urkatuta aurkitu zuen irakaslearen istorioaren bidez. Giltzadun etxea antzezlanean, ordea, tratu txarrak jasandako emakumeen ahotsak azaleratu zituzten, abegi etxeetako eta larrialdi etxeetako errealitateari begiratuz, zehazki. “Ezinbestekoa” da horrelako obrak izatea, Fornielesen ustez: “Horrelako gaiak oholtzara eramateko gogoa sentitu dugu, gainera, modu desberdinetan. Beharrezkoa da antzerkia gai hauetaz hitz egiteko baliatzea. An-tzerkia, azken batean, “gizartean dauden gaiak jorratzeko beste hizkuntza bat delako”.
Aurreko lanekin egin bezala, euskaraz eta gaztelaniaz ari dira obra taularatzen. Aizpea Goenagak ekarri du jatorrizko testua euskarara. Urrian euskal hiriburuetan hainbat emanaldi eskaini ostean, gaur Oñatin izango dira, eta abenduaren 7an, Eibarren.