ZORTZI urte dira Gozategik kantuberriekin osatutako disko bat argitaratzenzuenetik. Hogei urteko ibilbidearenerrepasoa egin zuen taldeakAll Stars 1992-2012 diskoan eta joan den urtean,berriz, 25. urteurrena ospatu zuten lagunezinguratuta, zuzeneko disko eta dokumental battarteko. Sasoi onean dago taldea, eta azkenaldianburu-belarri ibili dira Iñigo Goikoetxeaeta Asier Gozategi G puntua prestatzen.

1992. urtean hasi ziren elkarrekin jotzen AsierGozategi eta Iñigo Goikoetxea, eta ez dirabanandu ordutik. “Bageneramatzan lau baturte melodia berriekin, baina bizitzako gorabeherakdirela eta ezin izan gara horretarasakon jarri”, adierazi du Goikoetxeak. Diskobat ateratzeak denbora eskatzen du eta joanden negua probestu dute, 25 urteak handitasunezospatu ondoren, grabaketa lanak egiteko.G puntua da emaitza: “G puntua, g hitzazinguratuta gaudelako: gozamena, Gozategi,Goikoetxea... Asierrek dioen moduan, batzuetangilipollas xamarrak ere bagara”, dio barreztaldeko kideak. Baxua, txarangoa eta ukeleleajotzeaz gain, abestu ere egiten du Goikoetxeak,aurreko lanetan bezala.

Lan berria “denentzako moduko” kantuek osatzendute, “gozamen eta alaitasunez betetakoabestiak dira, bizi-poza ematen duten horietakoak”.Hamahiru abestiz osatutako diskoa daG Puntua eta, lehenengotik azkenera arte, “osoGozategi” da diskoa. Taldearen identitateamantentzen da diskoan eta “bizitza ulertzekomodu baikorra” zabaldu nahi dute. Gozategitrikitia da; dantza, gozamena, baina baita kritikaere. “Letra, melodia eta kantuen tratamenduaoso gureak dira; oso gure sentitzen dugudiskoa”, aitortu du Goikoetxeak. Izan ere, 26urte ez dira alferrik pasatzen eta urte hauetanguztietan bizitakoa eta sentitutakoa bildu duteazken lanean. Umorea alde batera utzi gabe,Gozategiren zigilua baita, aldarrikapen sozialaeta kritika nabari dira haien hitzetan, haienmundu ikuspegia delako, baita ere.

UNE BAKOITZERAKO ABESTIAK Euskarariburuz hitz egiten dute Chiquitaco Can Tac etaArinaiztarrak abestietan; Jon Sarasua bertsolariakidatzi ditu Afrika Ungumama, Ungumamaeta militarismoari buruzko Riki Raka abestiak.Hitzik gabeko bi kantu ere sartu dituztediskoan, Aita fandangoa eta Haizea arin-arina.Julen Alonso trikitilariaren laguntza izandute azken bi pieza horietan eta baita Triki-trikieta Kitaniebes abestietan ere. Hamahiruabesti, eta momentu bakoitzak abesti bat izandezakeela uste du Goikoetxeak. Adibidez,momentu lasai batean Afrika Ungunama bezalakokantua gomendatzen du, eta momentualaietarako, berriz, Gure txikitako kantak. Kanta berriekin “arnasa” hartu dute taldekideek,sortzerakoan “emozio puntua” eragiten dutelako,eta hasierako gogo eta ilusio bera duteoraindik ere taldekideek. Nabarmena da horihaien abestietan, batik bat, Zingel kantuitsaskor eta dantzagarrian. Erritmo eta tempoetanGozategiren “betiko doinu eta generoak”landu dituzte: kunbia, texmex-a, arinarina,fandangoa, balsa eta taldearen oinarriabiltzen duen kalejira.

Alaitasunarekin batera, sakontasuna sumatzenda abestietan, “gozamenak ez duelakoaldarrikapen eza adierazten”. Aldarrikapenaeta gozamena bide beretik doaz, beraz. Bidehorretan, plazak eta kalejirak dira taldearentzaterreferenteak. Horrela azaldu du Goikoetxeak:“Gaur egun gizartean erabiltzendiren diskurtsoen egituretan askotan erruanorbaiti bota behar diogu, kulpa norbaitenaizan behar da; guk pentsatzen dugu herrihonek aurrera egiteko egitura horiek aldatubehar dituela eta modu bakarra, edo garrantzitsuena,behintzat, kulturaren bidez da. Kulturakhartu behar du hitz egiteko modu bat,sentitzeko modu bat”, uste du taldeko baxujotzaileeta abeslariak.

Euskal kultura plaza eta kalejiretan oinarritzenda, Goikoetxearen esanetan: “Adin, koloreeta pentsatzeko modu desberdinetakopertsonak eskutik hartuta kalejira bateanelkartzen dira plazetan; benetako kultura etaherria hor sortzen dira”. Horregatik, Gozategitaldeak gizartean harremanak jorratzekomodu desberdinen alde egiten du, eta plazarenesentzia berreskuratzea da haien asmoa,besteak beste, musikaren bidez. Hala ere, aldaketanabaritu duela dio, azken urteetan plazen“berpiztea” ematen ari delako Euskal Herrian.“Ikaragarria da ikustea gazteak eta helduak,hemengoak eta hangoak... kate batean eskutikhartuta eta dantzan, gozatzen”.

MUSIKA, HARREMANAREN ARDATZ Gozategirenaurpegi ezagunak Asier eta Iñigo direnarren, hamaika lagun dituzte bidelagun etahorietako batzuen laguntzarekin kaleratu dutediskoa. Diskoaren alaitasun hori taldetasuneanere igartzen da: Ainhoa Gozategi (panderoa),David Gorospe (bateria eta perkusioak), AsierSarasola (tronboia, tronpeta, moldaketak), ImanolGoikoetxea (gitarra elektrikoa eta akustikoa)eta Iñigo Perona (tronpeta, adarra etairrintziak) izan dituzte bidaide. Xabi Zabala etaAngel Unzu arduratu dira haize instrumentuenmoldaketaz, Asier Ercilla izan da soinuteknikaria eta Aitor Alzibar, berriz, ekoizpenaz arduratu da. Asier Gozategik eginditu azken diskoaren melodia etaletra gehienak eta Goikoetxearekinbatera egin ditu konponketak. “Osobarrutik ateratako zerbait da eta osogure sentitzen dugu”. Bizitasunanabaritzen da diskoan, eta kontent gelditudira emaitzarekin.

ASKO ESATEKO 26 urte daramatzate plazanGozategik eta Goikoetxeak. Gustura ari diraeta horregatik jarraitzen dute. Gozategik askoduelako esateko. Ibilbide luzea egina baduteere, hasierako ilusioarekin eta plazaz plazaeuren identitatea markatzen jarraitzen dutelako.“Hasieratik dagoen zerbaitek bizirikjarraitzen du, partaideok musika sentitu etabizitzeko moduak”, dio Goikoetxeak. Preseski,haien arteko harremanaren ardatz nagusiamusika bera eta partaideek musikarekin dutenharremana dela dio. “Guretzat aukera bat dagustatzen zaiguna egitea eta hori mantentzea;guk musikarekin gozatzen badugu, gainerakogauzak geroago iritsiko dira”.

Jakitun da Goikoetxea ez dela batere erraza 26urtez talde bat mantentzea, bakoitzak berebizitza duelako, baina orain arte lortu dute:“Errespetatu ditugu bakoitzaren bizi erritmoaketa gai izan gara oholtzara igotzekohainbat urtetan”. Uda hau ez da salbuespenaizango eta herriz herri arituko dira diskoberria eta betiko abestiak kantatzen. “Plazakgustatzen zaizkigu, bertan ikusten dugulakojendeak nola gozatzen duen egiten duzunarekin;horrek zentzua ematen dio guremusikari”.