LIBURU zail bezain txundigarriabegitandu zitzaidanEric Dicharryren Errudun(Maiatz, 2016). Ortzadarrekotxoko honetan genioen kolpeanedo efektuan oinarritzen zuelabere poesia bizia, non poesia zenerrepikapena, letania, prosa, publizitatea,telebista, ingelesa, frantsesa,dena. Betetasun hura kasik absurdubihurtu zen liburu hartan. Edo ametsosterantzean. Edo lilura.

Bada, oraingoan txanpaldua etabigundua arean, armoniatsuago etaera berean sakonago dator Dicharry(Baiona, 1969; antropologian doktorea,artearen ikerlaria, ikonoklasta),eta beste behin gaztigatzen digu poesiaeta artearen beste ezein adar izandaitezkeela bi bide, baina helburuberbera dutela finean: “Lumaren gainean/Lumaz idatzi”. Fisikoa da iabere diskurtsoa, poesia esplikatzendu eskulturaren bidez, sailkatzeko,normalizatzeko, garbitzeko? kritikasoil batean deskribatzeko eta epaitzekoinposiblea den liburua argitaratudu: “Utzi behar diot/ kulturaprozesuen/arteko loturatramari”.

Dicharryk zenbait erreferentziadauzka Urrutia Capeaurenak, beste batzuk Velazquezenak. Klasikoa etaabangoardista, beretzat ez dagobereizketarik hor, ariketak definitzendu-eta artista: “Nonahi dena/ ikusezinbaita/ nonahi dena/ entzunezin bilakatzenbaita/ edonon/ zernahi/ idatzi.”Liburu hau irakurri daiteke nagikeriazeta irakurri daiteke adimenargi batekin. Idazleak maisukeria edogoi-idazkera bat darabil uneka, bainabeti interesgarri, beti berri, irakurleakitzikatzeko idatzitako liburuadela hartu behar da kontuan. Normala,ordea, digresioetan eta esperimentuetangaltzen denean, norbera eregaltzea. Proportziorik eta kanonik etaedertasunik ez eskatu artistari. Badupoema bat (91. orrialdean) errepikapengogaikarri batean oinarritua,sobran dagoela dirudiena etafuntsean liburuaren arima deskribatzenduena, kontzeptuen eta ideiaapurtzaileen inflamazioa baitaDuchampen inguma, mailua daukanabeti jo eta jo bere gain, baina ezdena egundo deformatzen, berebokazioa delarik gauza efimeroekduten bokazioa, desagerpena: “PS:autoerreferentziala den olerkiaren/indarrez hasten naiz/ idazten,/ sinesten,/hausnartzen,/ dardaratzen,/ ikaratzen,/trenpatzen,/ bustitzen,/ hazten,/erortzen,/ desagertzen”.

Duchampen inguma astuna dahorratio. Ez du uzten gozatzen edertasunazez bada lerro artean. Denada zerebro-talka eta hausnarketametaliterario eta artistikoa. Oharhau egiten dizut, irakurle, jakindezazun ze uretara sartzen zaren,ze idazle klaserekin zabiltzan: Dicharrykkorronte estetikoak zeharkatzenditu behe-lainoak zeharkatzendituen moduan ibarrak. Igarri barikegingo dizu haiku fin bat, igarribarik ariko zaizu pulpitutik proposatuziraultza estetiko ezinbestekobat: “Azken finean deitua izan densorkuntzaren/ testu/ margolana/ instalazioa/argazkia/ filma/ sinfonia/kontzertuaren klaska fantasmatikoa,hauxe da garrantzitsuena”.

Garrantzitsuena da, berba batean,libreki ulertutako sorkuntza, poesiakentsegu estetikoarekin bat egitenduen lekuan aurkitzea plazer ezkutubat. Plazer ezkutu hori da aspaldianutzia zenuena, alegia, hausnarketaegitea egiten den arteaz.Pena bakarra du enpalagatu egitenduela azkenean hainbeste desbideratzek,hainbeste leziok, askotanesplikaziorik behar ez duena esplikatubehar horrek.