Síguenos en redes sociales:

“Azala, erre ostean gogortu egiten da, larrua bezala, ondu”

Arrakastaz, porrotaz eta heldutasunerako bideaz hausnartu duSarriugartek ‘Azala erre’ eleberrian. Sortze prozesu konplikatuarenostean, bigarren lana erditu izanaz pozik agertu da

“Azala, erre ostean gogortu egiten da, larrua bezala, ondu”

LAU urte igaro dira Erraiak eleberriaargitaratu zuenetik, eta tarte bat“zaratatik aldenduta” egon ostean,Azala erre (Elkar, 2018) eskuarteanduela dator Danele Sarriugarte (Elgoibar,1989). Bigarren eleberriaren sortze prozesuaez da izan aurrekoa bezain samurra, askotanidatzi eta berridatzi behar izan baitu, baina“gauza ezberdin bat” egin izanaren satisfazioarekingelditu da elgoibartarra. Miren artistagaztearen bizitza ezagutuko du irakurleakkontakizun honetan, Bartzelona eta Donostiaartean saltoka, denboran aurrera eta atzeraeginez. Belaunaldi baten kezkak, arrakasta,porrota, heldutasunerako bidea? Hausnarketarakotartea ere hartu du Danele Sarriugartekbere bigarren lanean.

Miren da ‘Azala erre’-ko protagonista, 30 urteetatikhurbil dagoen artista. Hasierako pasartebatean, diruz betetako gutun-azal bat utzikodio norbaitek. Kontakizunean aurrera egin ahala,Mirenen bizitzako tarte ezberdinak ezagutuzdoa irakurlea.

Nobelako lehenengo pasarte hori 2016ko ekainaren24an gertatzen da. Hor abiatzen da etagero atzera joaten da denboran, hainbeste saltoeginez. Ez da thriller bat, agian baten batekhori pentsatuko du hasiera irakurrita, bainahirugarren kapituluan edo, badakigu diruanork utzi duen, Jonek, hain zuzen. Beraz, liburuarenlehenengo partean bagoaz ezagutzenJonek eta Mirenek non ezagutu duten elkareta egoera horretara zelan iritsi diren. Atalhonen bukaeran, berriro bueltatzen gara ekainaren24 hartara eta jada jakinda asunto guztianondik datorren, hortik aurrera egiten da.

Modu berezian idatzi duzu kontakizuna, puzzleabalitz bezala eta denboran atzera eta aurreraeginez, irakurri ahala irakurlea pieza bakoitzalotzen doalarik.

Egia esan, asko idatzi eta asko berridatzi dut.Nahiko argi nuen istorioaren abiapuntua edokorapiloa hori izango zela, baina iraganekoelementuak behar ziren ulertzeko. Horregatikegin nuen lehenengo atzera. Gero, korapiloarenkonponbidea ere agertzea nahi nuen.Baina istorioak eraman ninduen horretara, ezdut gogoan zehazki noiz erabaki nuen horrelaantolatzea.

Arrakasta, heldutasunerako bidea? Horieninguruan hausnartu duzu. Kezkatzen zaituztenkontuak dira 25 urteetako muga hori pasatzendituztenen kezkak? (Etxea bilatzea, karreraamaitzean zer?)

Nik 28 urte ditut eta karrera bukatu nuenetikurte batzuk pasatu dira, baina egia da kezkakhor zeudela: karrera bukatu eta ustez zerbaitzetorkigun, baina gero ez zegoen holakorik;etxebizitza bilatzearena dago gero. Izan ere,gure gurasoekin edo belaunaldi gazteagoekin(baina etxea erosi dutenekin) konparazioan,bat-batean guri tokatu zaigu ikustea etxegabetzeak,hipotekaren beste alde hori? Niribehintzat uste dut askoz beldur handiagoaematen didala hipoteka batek nire gurasoeibere garaian eman ziena baino. Arrakala horiikusten nuen, hainbat arlotan gainera.

Arrakasta edukiz gero, lortuta ere, abstraktukinahi izan duzun hori, (izan daitekeela zuregurasoen etxetik joan eta lanpostu bat eduki)hor ere gero denok egin behar dugun gauzabat izan da gure burua ukatu bizitza helduagohorretan, zure buruaren ardura hartubehar duzunean zelan kokatzen zaren hor.

Adibidez, Mirenen arrakasta artistikoarekinlotu daiteke hori. Eta bestalde, porrotarenaldea ere ekarri dut. Mirenek ematen du lehenikuspegi hori, lortu du nahi zuena, bainaJonek, ez hainbeste. Bi alde horiek erakutsinahi nituen: arrakasta eta porrota.

Zelan kudeatuko ditu kezka horiek protagonistak?

Ahal duen moduan. Egia da liburuan hausnarketakdaudela, baina narratzaileak egitenditu tartean. Mirenek berak gauzak etorri ahalahartzen ditu, baina gutun-azaleko diru horiheltzen zaionean geldialdi bat egiten du etakonturatzen da akaso inertziaz edo ibili delaordura arte. Esan dezakegu, ekainaren 24 horihaustura bat dela bere bizitzan eta hortikaurrera badaude haustura hori seinalatzenduten gauza batzuk. Horren adibide izan daitekeliburuaren azalean agertzen den ilemozketa hori.

Ez dakit protagonistaren kasua den, baina askotanilea mozte hutsetik harago doan kontua izatenda ekintza hori, batez ere emakumeenkasuan. Ilea moztea azalberritzeko modu bat da?

Nik uste dut kultura pilo batean ilearena osogarrantzitsua dela, adibidez badira gizonek etaemakumeek ilea luze eramaten duten herriaketa soilik dolua egiteko mozten dutenak; batailanausardiaren erakusgarri ere izaten da; FridaKahlok ilea moztu zuen Diego Riverarekinliskar bat eduki zuelako? Sinbolismo handiadauka. Eta ez bakarrik moztu; Mirenek kasuhonetan ilea rapatu egiten du guztiz eta inpaktanteaeta deigarria egiten da hori, eta emakumeonkasuan are gehiago. Gorputza beraere presente dago tituluan. Azala erretzea,berez, normalean zuk nahi izan gabe gertatzenzaizun zerbait da; Mirenen kasuan, ordea,ilea moztea bere erabakia da, orduan gorputzarengaineko bi ekintza horiek hor daude.

Hori esperientzia pertsonaletik hartu duzu?Zuk ere moztu zenuen ilea.

Ni ez nintzen gogoratzen, baina ilea moztu etahandik gutxira hasi nintzen liburua idazten.Hala da, bai, ilea moztu nuen eta esan dudan