TALDE bat lehenengoz osatzenduenaren ilusio etakimika bereziarekin heldudio Willis Drummondekbere ibilbidearen aro berriari. TabulaRasa. Izenak argi uzten du: iraganariuko egin gabe, harekin hautsieta bide berriei modu berrian ekitekoasmo tinkoa dute. Aldaketahandiena formazioan eman da; izanere, Rafa Rodrigok taldea uztea erabakiostean, taldearen azken etapanbidelagun izan zuten Joseba Baleztenada orain sei soken arduraduna,hori bai, taldearen sorrerakohirukoak babestuta: Jurgi Ekiza gitarraeta ahotsetan, Xan Bidegainbaxuan eta Felix Buff baterian.
Antologhy (2007), Willis Drummond(2009), Instanteak (2011), A ala B(2012) eta izen bereko zigilu sortuberriaren baitako Tabula Rasa (2016)dira Willis Drummond taldearenorain arteko argitalpenak. Duela biurte iragarri zuen taldeak etenaldibat egingo zuela eta, onest izateko, Aala B diskoa argitaratu eta bi urteania 200 kontzertu eman ondoren,ondo irabazia zuten atsedenaldia.Baina, geldialdi soil batek ez bezalakoosagaia zekarren albiste horrek:inork ez zekien stand by hori inoizamaituko ote zen eta taldea inoizitzuliko ote zen.
Atsedenaldiko hilabete horietanbakoitzak bere proiektuekin aurreraegin zuen, harik eta zorionekoegun batean elkarri galdezka hasiziren arte ea berriro elkartzeko gogorikba ote zuten. Bistakoa da erantzuna.“Entseatzen hasi ginen, besterikgabe, musika egitearen plazerazgozatzeko soilik ?azaltzen duBuff-ek?, baina hain geunden gustura,non hirugarren entseguan jadadiskoan pentsatzen hasiak ginen”.
Bazituzten kantu batzuk aurrezkanpoan utzitakoak, eta laster hasiziren itxura hartzen beste bizpahirukantu ere; beraz, bazuten diskobaterako lehen materiala. “Bainapentsatzen jarri ginen diskoa grabatueta kaleratzerako urte erdia joangozitzaigula ?dio Ekizak?. Urte erdizuzenekoetan hasterako, alegia, etahori baino lehen nahi genuenoholtzara igo. Beraz, udan kontzertubatzuk eman genituen beroketamoduan eta, estudiora sartu aurretik,banda berria martxan jarri zenelkarrekin jotzeko.
Hala, irailean sartu ziren Iñigo IrazokikBeran duen Atala Estudioaneta grabazioa bera ere modu desberdineanegin nahi izan dute, lehenengozekoizle batekin aritu baitira, Aala B diskoaren nahasketak eginzituen Burke Reid ekoizlearekin hainzuzen. Horrek lan egiteko modua etamusika bera ere aldatu dituela onartzendute: “Burk-ek eman digu bilatzengenuen soinu zikinago hori,rock zikinagoa, amorru puntuarekin.Gure musika aldatu da, hein bateanberarekin aritu garelako”, dio Buffek.“Oraingoan, gainera, lehen aldiaizan da estudiora joan garena kantuakerabat amaitu gabe ?gaineratzendu Ekizak?, Reidekin gauza batzuklandu nahi baikenituen. Horiere nabari da diskoan; momentuanegindako gauzak daude”. Aitortzendute, ordea, gero zuzenekoetan ezdirela inprobisatu zaleak, “behin gauzakondo zehaztuta gelditzen direnean,horrela jotzen ditugu”.
DENA DENEN ARTEAN WillisDrummond-en kantuek abiapuntudesberdina izaten dute sarri, ez dutekonposatzeko modu konkretu bakarra:“Batzuetan norbaitek ekartzendu oso ideia oinarrizko bat, akordeaketa ahots melodia bat, beste batzuetanbateria, gitarra, baxua etakonponketa guztien ideia osatusamar bat ekartzen da eta beste batzuetanriff edo ideia bakar bat dator,eta horren gainean inprobisatzenhasten gara ikusteko ea zer ateratzenden hortik”, azaldu du Buff-ek.Ekiza abeslariak zera dio: “Asko hitzegiten dugu gauzei eman nahi diegunitxuraz, eta zer nahi dugun argiikusten dugunean, horretara joatengara. Kantu bakoitza nora eramanargi ikusten dugunean, gero denokjartzen dugu geuretik norabidehorretan joateko”.
Argi dute taldea talde egiten duenakide guztien parte-hartzea dela,denek dutelako hitz egiteko aukeraeta denek entzuteko jarrera aktiboa. “Ez dago kantuak ekartzen dituenabeslari bat eta hari jarraitzen diotenmusikariak, baizik denon arteaneginikoa da dena. Errespetu handiadago taldekide guztien iritziarekikoeta hori da garrantzitsuena, eta ustedut horri esker gaudela hemen urtehauen ondoren”, aitortzen du bateria-jotzaileak. “Gero eta gehiago ezagutzendugu elkar eta gero eta eztabaidagutxiago dago ?dio Ekizak?.
Elkarrekiko konfiantza itzela da, etataldekideen gaitasunetan sinestendugu guztiz. Hala, taldekideetakobatek zerbait proposatzen badu, frogatuegiten dugu beti, beti hartzenda aintzat, zeren pentsatzen baitugunorbaitek zerbait proposatzenbadu zerbaitengatik izango dela”.Funtsezko arau dute egiten dutenguzti-guztia denen gustukoa izatea:“Willis Drummonden ez da inoizgertatzen gutakoren bati gustatzenez zaion kanturen bat edo zatirenbat egotea, gauzak lantzen jarraitzendugu denoi dena gustatu arte”,diote. Edozein modutan, taldearenmusika beti izan da, diotenez,“momentu bakoitzean garen horrenisla”, eta hori da Tabula Rasa ere,“orain garena. Beraz, erraz suertatzenda gauzak egitea, azken fineangaren hori islatzea soilik delako”.
Willis Drummonden ibilbide osoanbezala, Tabula Rasa honetan hordirau erritmo, erregistro eta atmosferadesberdinak sortzeko mutilhauek duten abilezia apartekoak.Hor dirau ere Bidegain eta Buff-ekeraikitzen duten oinarri erritmikosendoak. Baina badira elementu batzukTabula Rasa-n ikus daitezkeenaketa ez hainbeste aurreko lanetan.Baleztenaren gitarra jotzekomoduak berak aldatu egiten du taldearensonoritatea, nahitaez, etaaldaketa horretan, esaterako, punteatzegarbiek lehen baino lekugehiago hartu dute. Bestetik, WillisDrummond (Bidehuts, 2009)diskoan entzun genuen taldearenlehen kantu instrumentala, 1 izenekoa,eta ordutik halakorik berriroekarri gabe zeuden. Bada, TabulaRasa-n iritsi da 2 izeneko instrumentala.Horrez gain, beste kantubaten bada inprobisaziozko hiruminutu pasako luzapen instrumentalbat ere.
Ahotsei dagokionez, Ekizak bakarkakoproiektuan frogatu eta bereganatutakoakekarri ditu proiektu komunera:“Ahotsak desberdinak dira, bai.Agian bada geldialdi horretan neurekasa landu dudan diskoan eginditudalako gauza berri asko eta pixkabat eskizofrenikoa ere bada proiektubatean gauza batzuk egitea eta besteanez. Nik horrela kantatzen dutorain eta hori islatuta dago diskohonetan. Oso gauza naturala da”.Eddie Vederren inbidiarik ez duenahots erakustaldia egiten du abeslariak orain, amorruaren amorruzeztarria bertan utziz, xuxurlarik intimoenarekinentzulearen zentzumenguztiak uzkurtuz.
Hitzei dagokionez, Ekizak berak egitenditu ia letra guztiak. “Nire kaieretanapuntatzen joaten naiz gauzasolteak eta gero kantua prest dagoeneanhorietara jotzen dut bila”, azaldudu. “Gero eta gehiago gustatzenzait hasierako testuarekin gelditzea.Baina, orokorrean, gauzak askotanirakurtzen ditut, gero albo baterauzten ditut eta ideia hori melodiansartzen hasten naiz, baina ez derrigorrezkaieretan dauden hitz berberekin,ideia berridazten dut. Niretzatoso garrantzitsua da testua idazteamelodia buruan daukazula, iruditzenbaitzait askoz ere hobeto egokitzendirela gauzak horrela”, dioabeslariak. Hitzetan ez da falta gizartearengainbeherari egindako ohikokritikarik, ezta maitasuna, bakardadeaedo barnera begiratzea bezalakoariketa pertsonal bezain unibertsalikere. Jarrera argi bat erakustenda, ordea, mezuetan: mugimendua,aurrera begirakoa.
ONDO EGITEAREN PLAZERA Izanzen garai bat non Willis Drummondtaldeko kideek apustu egin zuten taldetiketa taldearentzat bizitzeko.Atsedenaldia hartu zutenean, ordea,bakoitzak jarraitu zuen bere bide etaproiektuekin, eta, gaur egun, denakmusika egitetik bizi badira ere, ezdira Willis Drummond-etik bizi.“Horrela askoz errazagoa da ?aitortzendu Ekizak?, zeren lehen izugarrizkopresioa genuen, kontzertukopuru jakin bat eman behargenuen beharrezko dirua edukitzeko,eta horrela aritzea ez genuengustuko. Orain ahal dugun ondoenegiten ditugu gauzak, eta uste dugugauzak ondo egiten baditugu fruituakbakarrik etorriko direla”. Buffekgehitzen duenez, “ikuskizunabera ere askoz gehiago lantzen dugueta dena asko zaintzen dugu. Guretzatgarrantzitsuena da gauzak ondoegitea, ez horrek gero emango duenagatik,baizik gauzak ondo egiteakberak ematen duen plazeragatik”.