‘Kalleokerrako’ mutila
“Hain dira bitxiak bidearen meandroak!Hain dira bitxiak!Jainko dislexiko batek egindakoak dirudite!”YURI SAM, Jon Gerediaga
GGREGORIAR egutegiaren arabera1971. urtean etorri nintzenmundura. Azaroak 1, DomuSantu egunean. Hildakoen eguna,jai eguna, nire eguna.Lehen egunak nire amaren bularreanimajinatzen ditut. Aitak egindakosehaskan lo. Nire aitxitxen itzulera Esperantzanetik.Amamaren kantu ixilak ereimajinatzen ditut. Eta lehen hilabeteakMarkina-Xemeingo kalleokerran.Ez nintzan ez jaio Ministro izena duenkalean edo hitz larriz idatzitako, adibidez,Askatasuna kalean, ez eta izenikgabeko kale batean edota Maitasunarenkalean. Kalleokerran jaio nintzen eta bertanpasa nuen nire bizitzako lehen urtea.Euskal dantzak, bertsolari edota akolitoa.Horiek izan ziren nire lehen urratsakeuskal kulturaren atzaparretan, horieknire lehen erritual eta performanceakmutiko denboran.
Gaztetan, ez nintzen pilotari joan Daniaedo Palm Beach Jai Alaiera, ez nindutenLezaman fitxatu, gero ekipo nagusiraigotzeko. Ez nintzen eskola laboraleansartu ofizio dezente bat ikasteko. Ez nintzenDeustuko unibertsitatera joan eta eznuen Euskal Filologia ikasi unibertsitatepublikoan. Nik aktore izan nahi nuen.Nire herrian antzerkiaren arrastorik ezeta laurogeita hamarrean Madrilera joannintzen ofizioa ikastera.
Intuizioak, beharrak, gogoak edota ezdakit zerk bultzatuta, berriz itzuli nintzenjaioterrira. Ia hogeitabost urte daramatzatantzerkiaren munduan murgilduta.Zenbat proiektu, zenbat iraultza txiki,zenbat hanka-sartze, zenbat porrot,zenbat amets izan ditudan bidelagun.
Jakinik, beti ere, bide zuzenik ez dela existitzen.Naturalena, bide okerra dela. Ibaietakoura meandroetan zehar itsasora iristenden bezala.
Eta behin itsasora iritsita, zirkulua zarratzenda. Bi daten arteko hutsunea da bizitza.Eta hutsune hori bete beharra dago.Isilik eta garrasika. Barrez eta negarrez.Beldurrez eta adorez. Gorrotoz eta, batezere, maitasunez.
Gaur egun, pertsona baten (ezagun zeinezezagun) bizitzako meandroez jakinnahi badugu wikipediara edo sare sozialetarajo dezakegu. Biografia batean ikusikodugun lehen gauza jaiotze data da.Eta batzuetan, jarraian, heriotza data.Bi data hauek ez ditu norberak aukeratzen.Beste guztiak, ahal diren neurrian,bai.
Horregatik, bada, urte bat aukeratzekotan,nire jaiotze data aukeratuko nuke.1971an etorri nintzen bizitzara. Eta zerbaitospatzeko badut, hori da, bizitzaraetorri nintzen urtea. Horrela egiten duguguztiok. Gure urtebetetze eguna ospatu.Nahiz eta askotan ahazten dugun bizitzabera ospakizun bat dela.