Síguenos en redes sociales:

Berriz elkar aurkitzearen aukera

‘Baleak ikusi ditut’ (Astiberri) komikiakaleratu berri du Javier de Isusibilbotarrak. Horretan, hiru pertsonaianagusien buruhausteak agertu ditu

Berriz elkar aurkitzearen aukera

Hiru ildo nagusi aurkezten ditu Baleak ikusi ditut komikiak: ETA-ko kide ohiak (Josu) GAL-eko mertzenario ohia ezagutzen du (Enmanuel) Frantziako kartzela batean. Horrez gain, Anton dugu, apaiza, bere aita ETA-k hil egin zuena. Pertsonaia horien buruhausteak, bizitzaren hausnarketak eta iraganean egindakoak izango dira abiapuntu kontakizunean. Orobat, bakoitzak, bere moduan, bizitzak eman (eta kendu) dionari buruz gogoeta egingo du. “Iruditu zitzaidan horrelako istorioak behar genituela eta honek merezi zuela”, adierazi du Javier de Isusik.

Baleak ikusi ditut istorio erreal batetik abiatzen da, De Isusiren anaia batek kontatu ziona, hain zuzen. Horri heltzea erabaki zuen autoreak: “Ilea tente jarri zitzaidan, kontakizun samurra zen baina adiskidetzea emateko osagai guztiak zeuzkan”. Ga-rrantzitsuena adiskidetze hori kontatzea izan dela dio.

Dokumentazio-lan “handia” egin du; deskribatzen duen mundua (kartzela, ETA-ko presoen harremana, GAL-ekoena?) ez baitu gertutik ezagutu. Autoreak ez du ikuspegi objektibo bat bilatu: “Pertsonaia bakoitzaren subjektibotasunean murgildu nahi nuen; dokumentaziorik handiena nire baitan egin dut: nola sentituko nintzateke egoera honetan egongo banintz?”. Hala ere, oinarrizkoa izan du egoera hori bizi dutenengandik ezagutzea: ETA-kide ohiak, biktimak...

“Istorioaren gakoa pertsonaiak dira; beraien bidez beste istorio batzuk irekitzen direlako: Itziar (apaizaren arreba), Aritz (ETA-kide ohiaren semea), Maialen (Aritzen laguna), Omar (GAL-eko kide ohiaren laguna)?”. Pertsonaien sakontasuna funtsezkoa izan da honetan: “Estereotipoetatik ihes egin nahi nuen”.

“Delikatua bai, zaila, ez” ETA-ko kide ohia, GAL-eko mertzenario ohia, euskal gatazka? gaia delikatua aurkeztu zitzaion De Isusiri: “Hasieratik esan nion nire buruari liburu hau egingo nuela erraz ateratzen bazen. Are gehiago: esfortzu handirik egin gabe ateratzen bazen. Eta hala izan da, hein batean. Honek ez du esan nahi neketsua izan ez denik”. Gidoia, esaterako, etenik egin gabe egin zuen, aste batean. Dena den, zuzenketa asko jasan ditu komikiak inprentara eraman zuen egunera arte: “Sentsibilitate handiko gaia da, tentuz ibili behar izan dut eta ez soilik zer esaten nionari erreparatzen, baizik eta nola esaten nuen horri arreta berezia jartzen. Hitz bat erabiltzea edo horren ordez, bere sinonimo bat erabiltzea, desberdina da oso”.

Literaturan euskal gatazka gai konstantea bilakatu den arren, autoreak dio berrikuntza izan dela komikiaren ikuspuntutik: “Nire liburuak ez du asko hitz egiten gatazkaz. Gatazka pertsonalez hitz egiten du, eta hauek unibertsalak dira”. Nobela grafikoa mezubide gisa erabili izana lagun-tza handikoa izan da: kontatzen den erdia irudien bidez egiten da, irakurleari arrazoizkoa ez den ikuspegia agertuz: “Emoziotik gertu dagoen ikuspegia jasotzen du eta hori nire-tzat abantaila izan da”.

Bestalde, koloreen aukeraketa istorioarekin bat datorrela dio: “Tindatu gabeko irudiak, arkatzez egindako ingeradak, bi koloreekin egindako akuarelak? hori guztia istorioaren parte da. Kasu honetan, dualtasun faltsuaren metafora bat da, edo alde honetan zaude edo bestean, edo nire laguna zara edo nire arerioa; edo grisa zara edo horia”. Horretaz gain, aipatzen du akuarelaren aukeraketa egokia izan dela, ñabardura txikiz osatuta dagoelako: “Kontrolaezinak diren gauzez osatuta dago? bizitza bezala”. Koloreen erabilera dual horri esker, De Isusik orainaldia eta iragana desberdindu ditu narrazioan: “Orainaldian idatzitakoa bi koloreetan egin dut, baina adibidez pertsonaiek dituzten amesgaiztoetan horia da nagusi (bonbilla baten argia bezala) eta flashbacketan, aldiz, grisa.

Autoreak bi pertsonaia nagusien elkar ikustearen momentua azpimarratzen du guztiaren gainetik: “Indar handia du momentu horrek”. Ildo horretatik, amaierak irekia behar zuela izan aitortu du: “Josu eta Antonen arteko elkartzea sar-tzeak lotsa ematen zidan. Liburuaren erdigunea da eta hori da adiskidetzearen aurreneko pausoa. Eta nik hor uzten dut, ondoren gerta-tzen dena irakurleak imajina dezake, bakoitzak modu desberdin batean”. Publikoaren erantzunari dagokionez, orain arte jaso dituen erantzun guztiak “oso positiboak” izan direla dio, “horietako asko oso hunkigarriak”. Iritzi guztiak ideologiaren alde bietatik etorri zaizkiola argitu du. Komikia arrakastatsua izaten ari den seinale da bere lehenengo edizioa hilabete batean agortu dela. Gainera, frantsesera itzul-tzen ari dira jada. “Hau ez zait inoiz gertatu”, aitortu du De Isusik.

Komikiaren eranskina Nobela grafikoaren azken atalari buruz, egileak aipatzen du lehenengo zirriborroa amaitutakoan, gehiago idazteko gogoa zeukala eta, pentsatu gabe, ipuin bat idatzi zuela: “Kentzeko asmoa nuen, baina uste dut eranskinak liburua ongi ixten duela”. Hala eta guztiz ere, arazo batekin topo egin zuen: hori nola marraztu. Komikian agertzen den pertsonaia baten ipuina da, emakume batena, alegia. Estiloak desberdina izan behar zuen, baina aldi berean, koherentzia izan behar zuen komikiarekin eta modu batean, femeninoa izan behar zuen. “Beraz, beharrezkoa ez zen zailtasunari ez ekitea erabaki nuen. Ezagutzen dudan akuarelista onenari utzi nion lana, berak eskaini zuen bere burua laguntzeko”.