‘Gloriaren abestia’: kez beteriko maitasuna
‘Gloriaren Abestia’ aurkeztu berri du KheaZiater antzerki taldeak. Musika eta zinemarekinlotutako maitasun-antzezlanarekin abiatu dutaldeak etapa berria
KEA oholtzan.Bikote baten hausturarenondorengo azken sugarra inguratzenduen kea. Gloria telebista ikusten dagobere pentsamenduetan murgildurik,Takk-ekin izandako maitasuna gogoratzen du etabere hutsuneak sortzen dion minetik aldentzensaiatzen ari da. Khea Ziater an-tzerki taldeak sortudu mina eta ezereza utzi duen maitasunhauskorraren Gloriaren Abestia antzezlana.
Pintura, musika, antzerkia, arkitektura eta poesiarekinezinegonean zeudela abiatu zuten 1998urtean, Bilboko Antzerkiola Imaginarioarekin(FTI) batera, Khea Ziater proiektua. Oraingoanjauzi bat egin eta ikus-entzunezko baliabideberriekin uztartutako lanarekin abiatu dute bigarrenetapa. “Antzerkia sortzeko bide ezberdinetanberraurkitu gara”, azaldu du Gloriaren Abestiaantzezlaneko zuzendari den Alex Gerendiagak.FTIak alderdi asko hartzen zituen bere baitan:hezkuntza eta inbestigazioan lan handia egitenzuten eta antropologian oinarritutako lanakere egiten zituzten. Alex Gerendiagak argitu duenez,Khea Ziater zerbait pertsonalagoa da, asmohandirik gabekoa.
“Zerbait kontatzeko beharretik sortutako antzezlanakerakusteko intentzioarekin jaio zenKhea Ziater”, zehaztu du zuzendariak. Sorkuntzaberrartzeko “gogoak eta beharrak” bultzatutasei hilabetez dramaturgia bat sortzeko ideiakbiltzen egon ziren. Azkenean, material propioaeta sortutakoa uztartzen zituen maitasun istoriobat proposatu zien Alex Gerendiagak eta iaaurrekonturik gabe, jarritako gogoei esker sortuzuten Gloriaren Abestia.
Antzezlanak bikote baten harremanaren hausturaeta amodioren aurpegi guztiak erakustenditu. Mina eta ezerezaren arteko hautuan, minaaukeratuko du protagonistak. Antzezlaneko unebatean Takki dioen moduan “ezin dut zure musikaentzun, eta nik dantzan jarraitu nahi dut, besterikez”.
Gloria protagonistak musika entzun ezin duenarren, ikusleek Leonard Cohen-en abesti batenzuzeneko bertsioa entzun ahal izango dute etabaita Jean-Luc Godard-en film baten zati bat ikusiere. FTIren lanetatik bereizteko bidea aurkitudute ikus-entzunezkoetan, horregatik, zinemagintzaeta musikarekin hertsiki lotutako dramaturgiasortu dute. Nahi zuten atmosfera sortzeko“beharrezko erremintak” direla deritzozuzendariak. Denbora lerrorik gabe, hirumomentu bereizi nahi izan dituzte. Dantzenbidez, bikotearen une gozo eta maitagarrienakerakusten dituzte. Eguneroko bizitza, pertsonaienarteko elkarrizketetan islatzen da etabakartasun uneak, berriz, soinu, atmosfera iluneta testuekin. “Lana LeireUcharen koreografiek,Azegiñe Urigoitiaren jantziek eta Oier Ituarterenargiztapenak egin dute posible”, azaldu duzuzendariak.
OHOLTZAN ZER? Telebista bat, besaulki bat etaezer gutxi gehiago. Oso material gutxi erabilidute oholtza betetzeko. Hala ere, pertsonaien gertakizuneta izaerak dira oholtza indarrez jostendutenak. Aipagarrienetakoa, ezkutatu eta ezinegonabehartu eta sortzen duen pertsonaia da.Taldearen izenak iradokitzen duen moduan, kea.Teknikoki fokuen argia markatzeko balio du;hala ere, zuzendariari irudi eta atmosfera“indartsuak” sortzeko ere balio izan dio. “Keakzeresan handia dauka iraganarekin”, azaldu duGerendiagak.
Kez inguratutako aktoreek ezin hobeto islatzendute mina, ezinegona, ezereza: Gloria eta Takkenarteko maitasunaren gainbehera. ArrateEtxeberriak haragitzen du protagonista gaztelaniazkobertsioan eta euskarazkoan LeireUchak egiten du. Gloriak (zenbait aktoreen bidezantzeztutako pertsonaia izan arren) erabat finkatutadauka izaera. Etxeberria haurdun zegoeneanUchak egin behar izan zuen bere paperaeta orain, Ucha haurdun dagoela, alderantzizgertatu da.
Maitasun istorio batek eman dio hasiera KheaZiaterri eta ondorengo lanak ere bide berdinetikjoango direla dirudi. Antzerki taldekokideek beraiek dioten moduan, Khea Ziaterrek“sorkuntzak ematen dituen aukeren hausnarketazbaliatuz, garena eta sentitzen dugunagure ogibidearen bitartez kontatzea du helburu”.Oraingoz, etorkizuneko proiektuak kea bainoez badira ere, argi dago sentitzen dutenaaurkituko dugula euskal herri desberdinetakooholtzetan.