AITZURRA, igitaia, paleta, hodiak etaporlanarekin sartzen da Javier Etxeparebasora. Basurdeak putzuaniraulka ibili omen dira, lurpeko hodibat mugitu eta iturri bat lehortu dute. Ez dapremiazko konponketa, inguruan iturburuugari dagoelako. Eskamelo mendi honetanzenbat egin dituen galdetu diodanean, geldituegin da, marmarka zenbatu ditu, banan bana,eta erantzuna eman dit: “Hamazazpi”. Etaberrehun bat Araban zehar.

Duela hogei urte ekin zion iturriak egiteari.Goiz batez, lagunekin usoa ehizatzen zebilela,egarriak zeuden eta putzu eskas batzuk bainoez zituzten aurkitu. Javierrek hitza eman zien:“Hurrengo aldian, hemen bertan iturri batizango duzue!”. Halakoak dira hitzeko pertsonak:konpromiso noble bati heldu -ebanjelikoaia: edaten eman egarri denari- eta betirakoeusten diote.

Toloñoko mendien iparraldeko pagadietangabiltza, Pipaon eta Lagrango lurretan. Javierzidorretatik sartzen da iturri ezkutukoenenbila: “Paseatzen ibiltzen direnek ez dituzte iturriasko ezagutzen, ez direlako pistatik irteten,baina ehiztariek eta perretxiko biltzaileekederki dakite non dauden. Nekatuta dabiltzanean,gustu ederra hartzen dute ur-zorrotadaon bat topatzean”. Makurtu egin da iturriarenondoan, inguruan hazi diren belarrak etasasiak moztu ditu, eta igitaiaren puntarekinhodia barrutik harraskatu du goroldioak etazikinak kentzeko.

Javierren iturriak xumeak dira gehienetan (harri tartean finkatutako hodi bat) bainabadira ikusgarriagoak ere (harkaitz handiekineta iratzeekin apaindutakoak, aska batere badutenak). Batzuei zorrotada oparoadarie urte osoan; beste batzuek soilik neguanedo eurite handien ostean ematen dute ura.

Baina den-denek daukate metalezko plaka batitsatsita, iturriaren izenarekin eta Javierrensinadurarekin: “Herrietako jendeari galdetzendiot nola deitzen dioten halako parajearieta izen horiek jartzen dizkiet: El Pradico,El Matical, El Bujo, El Mayordomo…”. Iturriguztiek daukaten beste elementua potoak edopitxar txikiak dira, harri arten gordeta edoadarren batean zintzilik egoten direnak, jendeakhaiekin lasai edan dezan. Baina batzuetankendu egiten dizkiote: “Herriko emakumeekpartea ematen didate paseotik itzultzendirenean: “Etxepare, pitxarra lapurtu dizuteez dakit non, Etxepare, hango iturriak uragaltzen du, edo Etxepare, hostoak kendudizkiogu beste iturri hari”.

Herritarren, ibiltarien eta ehiztarien eskeronak poz handia ematen dio Javierri. Berakzabaldutako bost iturriren urak Pipaonerainobideratu zituzten hodi batekin eta Udalakomenaldia egin zion lana eskertzeko. Bazkariaospatu eta plaka bat oparitu zioten ere,baina Javier ez da oso hitzaldi zalea: “Herrikoeigauza bakarra esan nien: ura zaindu ezazue,urrea da eta. Egunen batean nik ezingodut lanean jarraitu eta orduan ikusikoduzue…”. Isilik gelditu da, pentsakor, erremateaegiteko: “Tira, ni ez baldin banago,agertuko da beste zororen bat iturriak zaintzera”.