Davos pasata, Groenlandia egunkari eta komunikabide guztietan albiste nagusietako bat izaten jarraitzen da oraindik. Termino politiko eta ekonomikoetan, uhartearen kontrola lehentasunezko bihurtu da, ez hainbeste irlaren potentzial estrategikoari dagokionez baizik eta AEBren alde bakarreko interesak geldiarazteari begira. Nolanahi ere, Artikoa aurkitzen ari da mundua, haren lurpearen aberastasunak behin eta berriro azpimarratuz, bada beste apartako bitxia gutxi aipatzen den arren. Zera, Ozeano Artikoaren eta Barents itsasoaren elkargunean, Groenlandia lehiatuaren eta Norvegia eta Errusiako kostaldeen arteko erdibidean, Svalbard uharterdia dago, bai leku berezia… Lurralde neutrala 1902. urtetik –1925.etik Norvegiaren subiranotasunpean– estatutuetako bi baldintza betez: presentzia militarrik ez eta akordioa sinatu zuten herrialde guztientzako merkataritza-askatasuna. Hau da, zona franko bat Artikoan, non tentsio politikoa, ustez, areagotzen joango den. Bada, Spitdbergenek, uharterik handienak, Artikoko petrolioa edo lur arraroak baino altxor baliotsuagoa bai du, altxor bakarra: munduko hazi bankurik handiena. Mila metro koadro baino gehiago dituzten lurpeko hiru ganberatan, 18 gradu zero azpitik biltegiratuta, sumendien erupzioetatik, lurrikaretatik eta erradiazio nuklearretatik salbu, elikagai-laboreen sei mila eta piko espezien milioi bat hazi baino gehiago txukun kontserbatzen dira. Testuinguru geo-politiko berezi horretan, gauzak han goian korapilatuz gero, Svalbard irlak baliagarri bihur ote daitezke? Zirkulu polar artikoan ojiba nuklearrak dituzten siloak daude, planetaren zati handi batean bizitza suntsitzeko gai direna, eta, aldi berean, hazi-biltegi bat babesten du zeinek berez populazioko giza guneak berreskuratzea berma dezakeena. Kontrastea zoragarria da, baita beldurgarria ere.
Egunen batean gizateriak berriro hasi beharko balu, munduaren amaierako gangan ogi eta arrainen mirariaren giltza dago. Beste kontu bat da ea, unea iritsitakoan, itxaropena merezi dugun.