arunbatean, irakasleek eskolarik ematen ez duten egunean, Donostiako Eureka Museoan antolatu zuen Eusko Ikaskuntzak Hezkuntza Sistemaren Etorkizuna Elkarrekin izeneko jardunaldia. 125 pertsona gerturatu ziren bertara, hezkuntzaz gogoetatzera.

Partaidetza, aniztasuna eta lana izan liteke jardunaldiaren argazkiari jartzeko goiburua. Aniztasuna eta berdintasuna, hezkun-tzaren antolamendua eta ezagutzaren jendartearen eta hezkuntzaren arteko harremana izan ziren landutako gaiak.

Eusko Ikaskuntzari zegokion foro hau bideratzea. Izan ere, hiru arrazoi baititu horretarako: lehenbizikoa, bere izaera berezkoa da. Eusko Ikaskuntzaren lehentasunezko eginkizunen artean, gizarte-balioa duen ezagu-tza eta hausnarketa sustatzea da, beti ere euskal kultura oinarri eta euskal lurralde guztiak kontuan hartuz. Horretarako ezarri behar izan ditu, historian zehar eta gaur egun ere, aurrerapen zientifiko eta kulturalerako tresna eraginkorrak eta ezagutza eta hausnarketa bultzatuko zituzten erakundeak sortu.

Bestetik, Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko kongresuan jaso zuen enkargua legoke: aniztasunaren kudeaketari lotutako lan-lerroan, kohesioa, identitatea, lurraldetasuna eta kohesiorako balio komunak landu ziren kongresuan eta horien lanketarako oinarri gisa ezarri ziren hezkuntza eta eskola. Pertsona askeak, autonomoak eta kritikoak hezitzeko helburuez hitz egin zen ordukoan; hezkuntza sistemaren baitan itunak lortu beharraz; hezkuntza sistemaren ezaugarriak, balioak, baliabideak eta gobernantza ereduak lantzeaz. Eta, azkenik, gu guztiok kezkatzen gaituen galdera dago: zein nolakoak izango dira etorkizuneko euskal herritarrak? Eta galdera honi erantzuteko, ezinbestekoa da beste hau lantzea: zein da Euskal Hezkuntza Sistemaren egitekoa etorkizuneko euskal herritarren izaeraren garapenean? Horixe, beraz, Eusko Ikaskuntzaren lanerako proposamena. Aniztasuna eta partaidetza bermatzeko metodologiak ezarriz, Hezkuntza Sistema osatzen duten agente askotarikoen enkontrurako, eskarmentutik ikasteko, elkar entzutea bermatzeko eta elkarrekin adostasunetara heltzeko bide-orria eta zoru amankomuna eskaintzea.